Marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia, ofimatika eta gaitasun pertsonalen inguruko formazioak eskaintzen ditugu TaPuntun.
Talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean honako ezagutzak barneratu nahi badituzu, zatoz!
Eman izena datozen ikastaroetan!
Ikastaro ireki berriak antolatzean abisatzea nahi duzu?
ekaina 2024
Sortu eta sareratu zure podkasta
Podkast bat sortzeko beharrezkoak izango diren pauso eta baliabideak ikasiko ditugu. Ideiatik hasita produktu finalera iritsiko gara. Podkasta gure publikora gerturatzeko sareratze estrategiarekin bukatuko dugu ikastaroa.
Ikasi sareetan arrakasta duten bideoak egiten
Gaur egun sare sozialetan arrakasta eta oihartzun gehien duten bideoak aztertu eta sortzen ikasiko dugu. Bideoen joerak, teknika berritzaileak eta bideo biralen ezaugarriak ikusiko ditugu. Era berean, bideo horiek sortu ahal izateko teknikak ikasiko ditugu.
Diseinuak egiteko Canva tresna baliatzen hasi
Ikastaro honi esker Canva tresna ezagutu eta berarekin praktikatu ahal izango duzu. Doako tresna honekin edozein euskarri eta eduki digital nahiz fisiko diseinatu eta sortu ahal izango dituzu. Era berean, zure iruditeriarekin txantiloiak sortzen erakutsiko dizugu.
Mugikorrarekin argazkiak egiten ikasi
Zure mugikorrarekin egiten dituzun argazkiei etekin handiagoa atera nahi badiezu, hau da zure ikastaroa. Ikasi mugikorraren kamerari ahalik eta funtzionalitate handiena ateratzen. Lortu argazki profesionalagoak zure sakelekoarekin. Argazkiak ateratzeaz gain, edizioarekin argazkiak hobetzen ikasiko duzu.
azaroa 2022
Excel zerrendak dinamikoki kudeatzeko gakoak
Zerrenda luzeak bildu eta kudeatzeko tresna ederra da Excel. Zerrenda horien kudeaketan Taula Dinamikoen aukera ezagutu eta iragazkiak egiten ikasiko dugu. Zure datuen kontrola hartzeko ikastaro paregabea!
Nola sortu eta zertarako erabili Reel bat Instagramen?
Egun Instagram sare sozialen artean arrakasta eta oihartzun handiena duenetakoa dugu. Teknikoki, zure lehen Reel-a sortu eta erakunde nahiz norbanako gisa zein eduki landu ditzakezun erabakitzeko, eman izena hurrengo ikastaro irekian.
Lan esparruan zure denbora eraginkortasunez kudeatzeko gakoak eta baliabideak
Lan-eginkizunak era antolatuan egin eta denbora eraginkortasunez kudeatzeko gakoak eta tresna baliagarriak menperatzea garrantzitsua da gaur egun aurrera eraman behar ditugun lan funtzio anitzak kontutan hartuta.
Meta Business Suite: Facebook eta Instagram programatzeko tresna
Zure argitalpenak eta istorioak Facebook eta Instagram sareetara tresna bakarretik bidaltzeaz gain, horiek programatu ahal izango dituzu edukien egutegia modu eraginkorrean gauzatzeko. Atera etekina tresna honi!