Formazioa norbanakoaren eta kolektiboaren garapenerako giltzarri gisa ulertzen dugu.

Formazio katalogoa

Komunikazioan bidelagun

Komunikazioa inguruarekin harremantzeko aukera ireki bat bezala ulertzen dugu. Komunitatearen parte izan eta modu kooperatiboan eragin nahi dugu. Ibilbide horretan, zure bidelagun izan nahi dugu. Norabidea aukeratu eta elkarrekin erabaki estrategikoak landuko ditugu, helburuak finkatu eta, zure beharren arabera, marka oso bat sortu eta kanalak, euskarriak eta mezuak eraiki. Sareratuz eta elkar saretuz.