2017/01/05

Pantone 2017 joerak

Ziurrenik ezaguna egingo zaizu PANTONE enpresa. Koloreei izena jarri zien lehen enpresa izan zen orain dela urte askotxo, 1963an.

Pixkanaka estandar bilakatu da diseinuaren munduan. Oso ohikoa da, adibidez, enpresa batek bere kolore korporatiboak PANTONE kode zehatz baten arabera identifikatzea. Donostia Kulturak, adibidez, PANTONE Process Cyan C kolorea erabiltzen du bere marka irudian. Berarentzat edozein euskarri garatu behar duen diseinatzaileari, beraz, nahikoa da PANTONE izen zehatz hori esatea kolorea modu egokian hautatu dezan.

Sektorean erreferentea denez, lantzean behin kolore paleta batzuk proposatzen ditu, joera gisa funtzionatzen dutenak.
[one_fourth]Pantone 2017[/one_fourth][three_fourth_last]

2017ko Urteko PANTONE kolorea

Hortaz gain, urteko kolorea ere aukeratzen du 2000. urtetik.

2017an Urteko Kolorea PANTONE 15-0343 Greenery izango omen da. Pantone Color Institute-eko hamar aditu arduratu dira munduan zeuden koloreen joerak eta influentziak aztertzeaz (zineman, modan, artean…), ondorio honetara heltzeko.

Kolore fresko bezala identifikatzen dute, gure egunerokotasunean indartuko gaituena. Udaberriko lehen egunekin lotzen dute zuzenean eta hasiera berriak sortzera animatzen gaituzte.

Kolore hau soilik erabiltzea ez denez nahikoa izango kasu askotan, beste kolore batzuk ere proposatzen dituzte honekin konbinatu ahal izateko:

Pantone 2017[/three_fourth_last]
Hementxe kolorearen aukeraketa aurkezteko sortu duten bideoa: