Webgune berri bat estreinatzea plazer handia izaten da. Normalean urte batzuetarako erraminta potente bat izaten dugu eskuartean. Baina, hainbat arrazoigatik, lehenago edo beranduago webgunea berritzea nahitaezko bihurtzen da.
Webgune berriak zaharrak zituen gabeziak asebeteko dizkigu. Baina ziur badela webgune zaharretik zer aprobetxatu. Edukiez harago, urteetan zehar martxan aritu den webgune batek nahitaez oinarri bat utzi du posizionamendu lanetan, eta oinarri hori ez galtzea, eta aldi berean 404 errorea ekiditea garrantzitsua da aldaketaren unean.
404 errore famatua, zerbitzariak bueltatzen duen mezua besterik ez da. Noiz bueltatzen du mezu hau? Kargatu nahi den orrialdea ez denean existitzen.
Webgune berria egitean, webgune zaharraren egitura eta URL-ak berregiten badira, bilatzaileek gordeta dituzten estekek ez dute orrialde zaharra topatuko, eta ondorioz 404 errorea agertuko da.
Errore hau agertzea, erabiltzailearentzat esperientzia txarra izateaz gain, webgunearen posizionamenduarentzat benetazko kaltea da. Google bezalako bilatzaileek puntuazio negatiboa jasoko dute bertatik, eta horrek zuzenean eragingo du posizionamenduan, negatiboki.
Aipatutako egoera gerta ez dadin, 301 berbideraketa burutu beharra dago. Eta zertan datza 301 berbideraketa? Ba webgunean txertatutako kodearen bidez, bilatzaile eta nabigatzaileei adierazten zaie bilatzen ari diren URL zahar hori beste URL batetara “behin betiko mugitua” izan dela. Horrela, bilatzaile eta nabigatzaileek “ikasi” egiten dute orrialde horrek helbide berria duela, lehen esandako eragin negatiboa ekidinda.
Eta nola txertatu 301 berbideraketa? Hainbat modu daude berbideraketa hau ondo burutzeko. Jarraian bi ezagunenak azalduko ditugu.
Hainbat helburutarako erabiltzen da .htaccess artxiboa. Artxibo hau webgunearen oinarrian kokatzen da, eta zerbitzariak beti irakurtzen duen artxibo bat da, beste ezer kargatu aurretik.
Gure kasurako, berbideraketa 2 komando ezberdin erabilita egin dezakegu:
# Hau da iruzkina egiteko modua
# Berridaztea aktibatzen dugu, eta berridaztearen oinarria ezarri
RewriteEngine On
RewriteBase /
# Redirect: orrialde soilak indibidualki berbideratu nahi ditugunean erabiltzeko
Redirect 301 /webgune-zaharreko-url-bat.html https://domeinua.eus/webgune-berriko-url-berri-bat/
Redirect 301 /webgune-zaharreko-beste-url-bat.html https://domeinua.eus/webgune-berriko-beste-url-berri-bat/
# RedirectMatch: eredu bat jarraitzen duten orrialde multzoa berbideratu nahi dugunean erabiltzeko
# (.*) adierazpen erregularraren bidez, alde aldakorra jasotzen da (blogeko sarrera bakoitza)
# $1 komandoaren bidez, alde aldakorra ezartzen da (blogeko sarrera bakoitza)
RedirectMatch 301 /webgune-zaharreko-bloga/(.*) http://domeinua.eus/webgune-berriko-bloga/$1
PHP bidezko berbideraketa egin nahi badugu, header() funtzio bidez lortuko dugu, bere ‘Location’ izenburuaren erabilta.
Funtzio hau gure PHP artxibo zaharraren hasieran ezarri behar da, beste ezer baina lehen, berbideraketa egin ahal izateko. Hau izango zen gure kasurako adibidez:
<?php // 301 Berbideraketa: "behin betiko mugitua" header( 'Location: /webgune-berriko-url-berri-bat/', TRUE, 301 ); ?>
3 aldagai ezartzen dizkiogu header() funtzioari:
Lehen aldia bada horrelakorik egiten duzuena, lasai, erraza baita. Idatzi beharreko kodea ez da asko, eta emaitza segituan ikusten da. Zorte on!