Zer gertatzen da 65 urtetik gora dituzten pertsonekin komunikazio kanpainetan? Adinekoei buruzko estereotipo eta mito faltsuek eragindako zenbat hitz erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean?
Adinkeriak saihesteko helburuarekin, HelpAge Fundazioak “Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida” argitaratu zuen 2024ko irailean. Gida horren puntu garrantzitsu batzuk nabarmendu nahi izan ditut gaurko artikulu honetan.
2022an espainiar Estatuko biztanleen % 19 65 urtetik gorakoa bazen, 2050erako % 30 izatea aurreikusten da. Adineko pertsonen proportzioak gora egin du, eta gorako joeran darrai. Demografia aldaketa horiek gizartea eraldatzen ari diren arren, gure egunerokotasunean mito batzuk oso barneratuta ditugu, adibidez, adineko pertsonak menpekoak izatearen ideia. Errealitatean, ordea, adineko guztiak ez dira menpekoak, ez dute bizimodu ezta ekonomia bera ere.
+65ekoek badute hitza, ahotsa eta gure komunitatearen parte handia dira. Eta, horien artean beste sailkapen bat ere egiten du Osasunaren Mundu Erakundeak: +80 komunitatea ere existitzen da, laugarren adina deitu dezakeguna.
Gure hiztegitik kendu beharko genituzke: agurea, atsoa, jubilatua, erretiratua, pentsionista, hirugarren adina, aiton-amonak… Adineko pertsonen aniztasuna ezagutarazi egin behar da.
BAI | EZ |
Zahartzaroan ere, aktibo mantentzeko mila modu. DEIA, 2023/12/31 | Bakarrik bizi diren agureak detektatzen laguntzeko plana abiarazi du Bilbok. DEIA, 2020/03/26 |
Adinekoak BERRIA, 2024/05/04 | Zaintza: atso baten gorputza garbitzea. BERRIA, 2024/04/13 |
Konnotazio gutxiesgarriak ekidin behar dira, horren ordez beste hitz batzuk erabiliz.
Badakigu komunikazioan zein garrantzitsuak diren irudiak. Horregatik, adinekoak ez estereotipatzeko, bizitzeko modu ugariak ikusarazi behar dira. Aparteko arreta jarri beharko genuke irudien aukeraketan, eta honako gomendioak kontuan izan:
+65 komunitatea anitza da, errespetatu eta zaindu dezagun hori!
Argazkia: HelpAge International EspaƱa Fundazioa