2016/06/10

Gehiengoek jakingo duzuen moduan, Twitter sare sozialak duen berezitasun nagusiena, bere mezuetan 140 karaktereko muga dagoela da. Orain arte mezu bat idazten hasi eta txiokatu aurretik argi ikusi genezakeen karaktereko muga horrek hitz gakoak eta laburtuak erabiltzea behartzen gintuela. Gainera txio batean argazki edo bideo bat gehitu nahi izanez gero, 140 karaktere horien barruan sartu behar zenez, idazteko leku gutxiago genuela segituan ikusi genezakeen.

Badirudi muga hau amaitzear dagoela. Izan ere, Jack Dorsey-ek  (Twitterren zuzendariak), 140 karaktereko muga bukatzear dagoela iragarri duela diote askok. Egia esan, Twitterren zuzendariak bere kontuan jarritako argitalpenean, sare sozialaren joeraz eta ikusi dituzten hobekuntza posiblei buruz hitz egin zuen. Hona hemen testuaren zati bat, zeri buruz hitz egiten ari garen ikus dezazuen:

[three_fourth]

Guk hasieran ez genuen Twitter sortu 140 karaktereko mugarekin. Hori denbora bat pasa zenean ezarri genuen SMS mezu baten sar zedin (160 karaktere). Nahiz eta nahita ez izan, egia da muga zoragarri batean bihurtu zela, ikaragarri gustatu zitzaidan! Sortzailea eta laburra izan behar zenuen eta azkartasunaren sentsazioa ematen zuen. Ez dugu inoiz sentimendu hori galduko. Denbora luzea pasa dugu erabiltzaileen Twitterren erabilpena aztertzen. Pantaila-argazkiak ateratzen eta hauek txiokatzen ikusten ditugu maiz. Baina, eta hori soilik testua balitz? Bilatua eta nabarmendua izan daitekeen testua? Askoz ere errazagoa eta baliagarria izango litzateke.

[/three_fourth][one_fourth_last]
jack-dorsey-twitter-zuzendaria[/one_fourth_last]

Beraz, dirudienez 140 karaktere horiek testuarentzat gordeko dituzte eta gainontzeko esteka, bideo, argazki eta etiketa… muga horretatik at ezarri ahal izango dira. Modu honetan Twitter azkarra izaten jarraituko du baina gehigarriek ez diote testuari duen garrantzia kenduko. Era berean, eta orain arte GIF-ak eta bideoak igo izan diren moduan, testu gehigarria igotzeko aukera jarri nahi omen dute, bilatu eta nabarmendu ahal izango dena. Modu honetan, mugikorren pantaila-argazkiak egiten duten erabiltzaileei baliabide berri honek bizitza erraztuko die.

Hala ere, aldaketa posibleak ez dira karaktere mugan geratzen soilik. Aurreko batean Periscope-ri buruz hitz egin genizuen TaPuntun,streaming zerbitzuen gorakada dela eta. Badirudi Periscope orain Twitterren barruan integratzeko intentzioa dagoela. Modu honetan zuzeneko grabazio bat emititzerakoan ez dugu aplikazioz aldatu beharko eta txiokatzera goazenean zuzenean grabatzeko aukera izango dugu, dena aplikazio bakarrean, erabiltzailearen mugikorrean lekua optimizatuz.

Denborak esango du informazio hauek baieztatzen diren ala erdibidean geratzen diren.