Azaroaren 26an, goizeko 11:00etatik 14:00etara Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izango da Hernanin.
Bertan, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea oinarri duten erakunde ezberdinak eta beraien jarduerak ezagutzeko aukera izango duzue.
Egituratuagoak dauden erakundeetaz gain, aurreko bi urteetan eskualdean garatu den Kooperatzen ekintzailetza programatik ateratako proiektuak ezagutzeko aukera ere izango da. Honakoek hartuko dugu parte: Ahmer, Alai-Ondo diseinatzaileak, Arremanitz, Banaiz Bagara, Batura, Bizi-on, Euskal Herria Share, FIARE, GEZKI (EHU), Goiener, Kalaka komunikazio parekidea, Koop57, Labore kontsumo kooperatiba, Lanki (MU), Latxe baratza-elkartea, Mar Mar kulturgunea, Mirokutana, Olatukoop, Otsaihen garagardoa, Plisti-Plasta, REAS, TaPuntu, Uztarri eta Ximaur pila, besteak beste.
Horrez gain, 2017. urte hasierara begira, eskualdean garatuko den ekintzailetza eta ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituko formazio programaren inguruko informazio osoa eskainiko da gainera: KoopFabrika.
Beraz, ekonomia beste modu batera egiteko aukera dagoela ulertzen duten erakundeak ezagutu, beraien testigantzak entzun eta beste alternaktiba batzuk ezagutu nahi badituzue, ez galdu aukera eta larunbatean Hernanira gerturatu.