Eraldaketa digitala zein Globalizazioaren eraginez, enpresak ingurune digitaletara moldatzen ikasi behar izan dute. Gainera, agertoki digital honen ondorioz, lan merkatua goitik behera aldatzera eraman du, dinamikoa eta oso aldakorra den merkatu batean bilakatuz.
Enpresak bezalaxe, langileek ere errealitate berri honetara egokitzen ikasi behar izan dute, non ziurgabetasuna, irregulartasuna, soldata zurrunak eta rotazioa, ohiko ezaugarri bilakatu dira gaur egungo lanpostu gehienetan.
Aldaketa guzti hauek kontutan edukiz eta errealitate berri honi egokitzeko asmoz, gaur egungo enpresek, ondoko gaitasunak positibotzat jotzen dituzte:
Malgutasuna eta moldagarritasuna: enpresa digitalek etengabean bizi dituzten aldaketei egokitu ahal izateko.
Taldean lan egiteko gaitasuna: enpresek beraien lehiakortasuna mantendu ahal izateko, anitzak diren lantaldeak behar dituzte non langile bakoitzak bere ikuspuntua emateko gaitasuna duen eta taldean lan egiteko abilezia duen.
Pertsuasioa: Globalizazioak mundura irekitako enpresak ekarri dituenez, lokalki lehiatu ordez, globalki lehiatzen duten enpresak sortu dira, bezeroen atentzioa piztu eta hauek konbentzitzeko gaitasuna duten langileak behar dituztelarik.
Autokonfiantza: agertoki digital berriek, hierarkia horizontaleko enpresak behar dituzte, hierarkia piramidaleko negozio ereduak atzean utziz. Hori dela eta, autokonfiantza duten langileak behar dituzte, aurretiako baimenik gabe beraien kabuz ekintzak eramateko gaitasuna izatera iritsiz.
Berrikuntza eta sormena: lehiakide guztien artean nabarmendu eta abantaila lehiakorra izatera iristeko, langileek sormena eta berrikuntza garatzea behar dute enpresek.
Erabakiak hartzeko gaitasuna: enpresa digitalek, erabakiak azkar eta era adimentsu batean hartzeko gaitasuna duten langileak bilatuko dituzte, merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzeko ahalmena dutenak.
Gainera, ezin dugu ahaztu, gaitasun guztietatik nagusiena den bat aipatzea, hain zuzen ere, talentu digitala. Hau da, tresna digitalak eta teknologia erabiliz, bere eraginkortasuna zein enpresaren eraginkoratsuna, azkartasuna eta hirugarrenei eskainitako zerbitzua hobetzeko abilezia.
Beste alde batetik, ekoizpen prozesuetan teknologia txertatzeak eta milaka informazio iturrira iristeko sarbide erraztasuna izateak, berarekin ekarri du langileek ondoko ahalmenak izatea komenigarria dela, ingurune digitaletara egokitu ahal izateko:
Informazioaren kudeaketa egokia
Komunikazio digitala
Sarean lan egiteko ahalmena
Etengabeko ikaskuntza
Ezagutza digitala
Bezero arreta digitala
Bisio estrategiko digitala
Guzti honek ordea, ez liguke askotariko balio, enpresak bere langileei autonomia maila bat eskainiko ez balie edota eraldaketa digitalaren oinarrian, pertsona dagoela konturatuko ez balira, bere gaitasun pertsonal zein profesionalak barne.
Eta zuk, dena kontrolpean al duzu aro digital berri honetara egokitzeko?
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.