Zenbat aldiz pentsatu izan dugu pertsona batek arrakasta duela ikustean, zortea bere alde duela? Inongo esfortzurik gabe saria erakarri duela pentsatze hutsak, pertsona horrek aurretik egindako lana gutxiestera eraman gaitzake.
Arrakasta edo porrota, hein handi batean gure koltrolpean egon daitekeen kontzeptu bat dela defendatzera gatoz gaurkoan. Hau da, gogor lan eginez gero, arrakastatik gertuago egongo garela edota alderantziz, porrotaren lagun izateko aukera gehiago izango ditugula.
Arrakasta lortzeko bidean, gure bizitzan zehar aurrera eramango ditugun ekintzek koherentzia printzipioa errespetatu behako lukete. Hau da, pentsatzen, sentitzen eta egiten duguna elkarrekin bat etortzen dela ziurtatzea beti. Horrez gain, epe laburrari garrantzia kendu eta epe luzera lor daitezkeen emaitzengatik borroka egitea komeniko litzaiguke. Korrika eta presaka gabiltzan mundu honetan, prozesuek zenbat eta denbora gutxiago iraun, positibotzat jotzen dugu; helburuetara edonola iritsiz, kalitatea eta efikazia mailak guztiz ahaztuz.
Koherentzia eta denbora nahikoak ditugula ziurtatu ondoren, martxan jartzeko unea iritsiko da. Horretarako, gure ibilbide profesional nahiz pertsonalean, arrakasta lortzeko baliagarria izan dakizuekeen metodo bat aurkeztu nahi dizuegu.
5P-en metodoa:
Pentsatu: Bai pertsonalki zein profesionalki egiten dugun orok zentzu bat izan behar du beti. Askotan gauzak inertzia hutsez egin eta aurrera goazen heinean zerbait egoki ez dihola sentitu edo egiten ari garen horrek inongo zentzurik ez duela ohartzen gara. Horrez gain, orokorrean gauzak egiteko modu finko batzuk ditugu eta egunetik egunera hauek errepikatzen ditugu etengabean, eraginkorrak ote diren ala ez galdetu gabe. Beraz, ezer egin baino lehen, ondoko ezaugarri hauek beteko dituen helburu bat finkatzea komenigarria izango da:
POSITIBOA: etengabeko hobekuntza eta garapena bilatu beharko du.
LORGARRIA: etengabeko hobekuntza beharrezkoa den arren, gure eskura dauden baliabideak zeintzuk diren identifikatu eta emaitzak lorgarriak izan beharko ditugu beti.
EPEA: ezinbestekoa da data bat zehaztea. Epemuga iristean ebaluazio fasea abian jarriko da, orduan, helburua bete ala helburu hori lortzeko burutu beharreko aldaketak zein diren identifikatu beharko dugu.
NEURGARRIA: helburua zehazturiko epean bete den neurtzeko aukera eskaini beharko du, hau da, adierazleak finkatu beharko ditugu.
ZEHATZA: orokortasunetik ihes egin eta zehaztasunetara bideratuak izan beharko du. Irizpide objektiboak bilatzen saiatu, ahal den heinean subjektiboak alde batera utziz.
Lehentasunak ezarri (Priorizar): behin zer bilatzen dugun erantzun ondoren, nola galdera erantzuteko unea iritsiko da. Estrategiak definitu eta hauen ordena zehaztu beharko dugu, garrantzi gehiena duenetik, inpaktu gutxien duen ekintzaraino.
Antolatu (Planificar): ekintza guztien zerrenda izan eta hauek antolatu beharko ditugu. Data zehaztu, baliabideak definitu, arduradunak izendatu… Ekintza guztiak egiteko denbora, energia eta gaitasun nahikoa ez dugula uste badugu, beste pertsona batzuen esku uzten ikasi beharko dugu.
Babestu (Proteger): garrantzi handiko lanek, atentzio maila altu bat eskatu izan ohi dute. Hauek diseinatu eta garatzeko tartea behar badugu, leku lasai bat bilatu eta beste pertsona batek gu zerbaitengatik etetea saiestu beharko dugu.
Etengabean borrokatu (Perseverar): azken printzipio honek dio, etengabean lanean jarraitu behar dugula, gauzak ilun jartzen diren momentuak barne. Gogor lan egite horrek, etorkizunean gure fruituak emango dizkigula argi izan behar dugularik.
Beraz, ez galdu denbora eta ekin zure altxorraren mapa diseinatu eta garatzeari.
Zorte on bidean lagun!
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.