2016/04/01

Martxan aukeratu tipografia egokia

Tipografia egokia aukeratzea garrantzitsua da edozein proiektutan, zure irakurlearengandik lor dezakezun gauza garrantzitsuena eskuratzeko tresna delako: bere arreta.

Arreta irakurleak egiten dizun oparia da. Eta opari baliotsua da, baina finitua. Aukeraketa prozesuan hartzen dituzun erabakien arabera, arreta hau mantentzea lortuko duzu edota berehala etetea. Edota okerragoa izan daitekeena, irakurle hau betirako galdu izana. Hau jakinda, beraz, ez dezagun gutxietsi tipografia egokia aukeratzearen garrantzia.

Lan honetan laguntzeko asmoz, 2016ko hiru tipografia joera nagusiak aurkeztuko dizkizuegu. Hain zuzen ere, web-orrietarako joerei begiratuko diegu.

Ba al zenekien batazbeste 11 ordu igarotzen ditugula egunean gailu elektronikoei begira? Saia gaitezen ordu horietako batzuk atsegin bilakatzen!

1 | SLAB SERIF motako tipografiak

[one_third]Serif tipografia[/one_third][one_third]

Serif motako tipografiak oina dutenak dira, alegia, hizki bakoitzaren ertzak zuzenak ez dituztenak. Diotenez hitzak harrian zizelkatzen ziren garaian dute jatorria, hizkien ertz zuzenak marrazteko zailtasunak hauek dekoratzea eragin zuenean. Betidanik lotu da tipografia mota hau elegantziarekin eta lasaitasun sentsazioarekin, baina web-orrien diseinuan denbora luze batez sans-serif motako tipografiak egon dira modan; hau da, arruntak edota oinik gabeak.

[/one_third][one_third_last]Sans serif tipografia[/one_third_last]
[one_half]Slab serif tipografia[/one_half][one_half_last]

Azkenaldian, aldiz, dirudienez bueltan dira serif motako tipografiak. Eta zehazki slab serif motakoak. Edonon ikus daitezke azken urteetan. Betiko serif motako tipografien zahar kutsurik gabe, Slab serif motako tipografiek arreta deitzen dute, hizki lodia izan gabe hizki arrunta baina sendoagoak direlako. Egonkortasun sentsazioa ematen dute, sinesgarritasuna handituz.

[/one_half_last]

2 | RETRO GRUNGE tipografiak

[one_half]

Retro eta vintage joerak nabarmenak dira bizitzako hainbat arlotan azkenaldian. Diseinatzaileek hemen eta han erabiltzen dugu, pertsonalizatua izatearen itxura ematen dutelako eta hipster ukitua dutelako. Ez dira irakurterrazak testu luzeetan, baina izenburuak edo atal zehatzak nabarmentzeko oso eraginkorrak dira. Retro grunge motako tipografiak, beraz, moderazioz erabiltzea gomendatzen dizugu.

[/one_half][one_half_last]Retro grunge tipografia[/one_half_last]

3 | WATERCOLOR estiloko tipografiak

[one_half]Watercolor tipografia[/one_half][one_half_last]

Punta-puntako joera hau ere. Logotipoetan, ilustrazioetan eta web-orri askotan topatuko duzu. Estilo artistikoa dute, eskuz eginikoak izatearenak eta diseinua berezi egitea lortzen dute. Normalean koloreekin ere jolasten da kasu honetan, akuarela efektua sortuz.

[/one_half_last]

Proposatutako estiloak gustatu bazaizkizu ere, garrantzitsua da guztiak tamainan erabiltzea eta zure marka irudira moldatzen jakitea. Moderazioa da gakoa. Modak moda dira eta datozen bezala joango direnez, estiloa guztiz aldatzea ez da komenigarria.