2024/10/31

Gauak belarrira xuxurlatzen dizkigu oroitzapenak, data esanguratsu hauetan, eta gauero.

Beltza da gaua, edo beharko luke, argiz betetako eta lorik egiten ez duten gure herrietan. Beltza da deskantsua, arnasari lasaitasuna itzuli eta ametsen mundura murgiltzen gaituena.

Beltza da gaua, bihotzetan daramazkigunak oroitzerakoan, iluntasunean dir-dir egiten duten izar koloretsuekin bidaiatzen dugunean. Oroimenean zaituztegu.

Izaki txikiak esnatzen dira gauez, bixiak batzuk eta geldoak beste batzuk. Hiru hontz iluntasunean dabiltza gauaren baitan uluka.

Eta guri beldurrak aktibatzen zaizkigu orduan, ilunegia eta ezezaguna delako gaua, eta hontzen uluek gure beldurretan murgildu eta hauek gainditzera gonbidatzen gaituztelako.

Pixkanaka iluntzeak bizitzaren amaiera bidea erakutsi dezakeelako.

Gaua beltza bada, egiogun kasu eta senti dezagun bere etorrera. Mantu leun, ilun eta freskoa nola egunari jartzen zaion bizitu dezagun, poliki-poliki izaki guztiok biltzen gaituen deskantsurako bidean. Badator gauaren dama.

Beltza da gaua, iluna eta sakona, gure bihotza bezala.

Beldurtzea ez du helburu, ez hilotzak esnatu eta munstroak kaleetatik deitzea! Gaua leuna baita, goxoa, jasotzailea, sakona, lasaigarria, misteriotsua, ederra eta behar-beharrezkoa.

Gaua beltza da, eta egunaren sentiaren lehen zirrara.