Inoiz idatzi dudan martxan pertsonalena idazteko beharra sentitu dut gaurkoan. Gauzak argi ikusten ditudanean, gehiegi pentsatu gabe, nire erabakiarekin aurrera egiten dudan horietakoa bait naiz, ondorioak ondorio. Beraz, aurrera!
Zehazki, lanaren inguruan hitz egingo dut, azkenaldian izandako elkarrizketa batzuk medio.
Solasaldi horietan ondorengo esaldiak entzun ditut:
“Lana, lana da soilik“
“Bizitzeko dirua irabazi behar eta horretarako zoritxarrez lana egin behar”
“Behingoz ostirala, asteko egunik politena”
“Enpresa bati axola dion gauza bakarra dirua irabaztea da, langileok nola gauden arduratu gabe” …
Esaldi hauek entzun eta oso deseroso sentitu izan naiz, nire errealitatea eta ikuspuntua bestelakoa eta erabat ezberdina dela argi dudalako. Ezagutzen nauen edonori arraroa egingo zaion arren, une horietan gainontzekoei entzun eta isildu egin izan naiz. Hitz egin izan dudanetan beste planeta bateko biztanle naizela sentitu naizelako, eta besteei konbentzitu nahiean indar asko galdu bait dut, ezer asko lortu gabe.
Dena den, gaur ez naiz isilduko eta nire ikuspuntua eta iritzia ematen indarra galdu ordez, tarte hau erabiltzea erabaki dut, besterik gabe eskerrak emateko.
ESKERRIK ASKO!
TaPuntuko lantalde guztiari, behar izan dudan une horietan bulegoko aulkitik altxa eta besarkada bat emateagatik. Beldur izan naizen une horietan nik neuk ez nuen segurtasun hori eman eta erronka horri aurre egiten laguntzeagatik. Egunero begietara begiratu eta lankide baino, lagun garela gogorarazteagatik. Azken finean, behar izan dudanetan “lanean” arnasa emateagatik.
Bigarrenik, familia eta bikoteari. Soberan dakit horrelako gauzak ez dituzuela gustoko baina hau idatzi eta zuek aipatzeko beharra sentitu dut. Zuei eskerrak, begirada bakar batekin ni ulertzeagatik eta nire lana posible egiteko galdera gutxi eta babes asko emateagatik, egunero eta uneoro.
Bukatzeko, Olatukoop eta TaPuntu sortzen dugun sareko partaide guztiei. Lana egiteko beste era batzuk daudela erakutsi eta praktikan jartzeagatik. Zuei eskerrak, nire planeta horretan bidelagunak ditudala jakinarazteagatik. Soberan dakit planeta horretara geroz eta biztanle gehiago gerturatuko direla, beraz pazientzia estrategikoa eta koopmaitasuna denentzat!
Azken finean, mila esker bihotzez guztioi, lana, lana soilik ez dela gogorarazteagatik.
Besarkada bana eta jarraitu horrela ondorioak ondorio!
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.