Egunero egunero sare sozial ezberdinak erabiltzen ditugu etengabe gainontzekoekin komunikatu eta beraien berri izateko. Estatistikek argi azaltzen dute, egun bakar batean ohiko erabiltzaile batek batazbeste 14 aldiz kontsulta dezakela bere Facebook orrialdea. Argi dago beraz, sare sozial ezberdinak gure bizitzan izugarrizko eragina izatera iritsi direla.
Komunikazio bide berri hauek gure aisialdirako erabiltzen ditugula argi dago beraz, baina zer gertatzen da enpresa munduan hauek erabiltzeari ekiten badiogu?
Enpresa adituek, honen inguruan hitz egiten dutenean, bere abantaila azpimarragarrien artean, hauek aipatzen dituzte:
Berehalako erantzun bat emateko aukera dago, telefono zein e-posta baino azkarragoa izanik. Bezeroek enpresa batek ordu batean baino gutxiagoan erantzutea espero eta positibotzat jotzen dute.
Sare sozialak erabiliz, sortu daiteken edozein arazo egoki kudeatuz gero, bezeroaren satisfazio maila altua lor daiteke eta arazotik gauza positiboak ateratzea lor daiteke.
Bezero berriak lortu eta markaren ikusgarritasuna handitzeko aukerak handitzen dira.
Bezeroek enpresaren inguruan ondo hitz egiten badute, beste pertsona batzuk erakartzea lor dezakete.
Bezeroei zuzenean hitz egin eta hauek ezagutzeko bide berri bat sortzen da.
Lehiakide zuzenak sare sozialetan daudenez, enpresari komeni zaio bertan egotea ere, atzean geratzea ekiditeko asmoz.
Lehiakideek zertan ari diren jakin eta sektorearen azken berrikuntzen inguruan informazioa lor daiteke.
Langileen motibazio eta autonomia maila indartu dezakete.
Abantailen zerrenda luzea izanik, desabantailak existitzen direla ere aipatzea komenigarria iruditzen zaigu:
Sare sozialen kudeaketa etengabea eramango duen pertsona bat behar da erakundean.
Pertsona hau trebatu beharra dago, sare sozial korporatiboen kudeaketa egoki bat ziurtatzeko asmoz.
Enpresak kritika onak jasotzen dituen bezalaxe, kritika txarrak jasotzeko aukera dago ere.
Gaizki bideraturiko kexa batek, erakunde guztiaren irudi negatiboa zabaltzea ekar dezake.
Sare sozialak esparru pertsonalean edo aisialdirako erabili behar direnaren uste zabaldua, denbora galera bezala ikusiak.
Ikusten duzuenez,orokorrean alde positiboek negatiboei irabazten diete kasu honetan eta pentsa dezakezuen bezala, gu sare sozial korporatiboak erabiltzearen aldekoak gara, baina beti ere bi gauza hauek kontutan hartzen badira:
Ezer egin baino lehen erakundearen ezaugarri eta helburuekin bat etorriko den sare sozialen estrategia finkatu.
Behin estrategia finkatu dugunean, enpresa mailan sare sozial korporatiboak erabiltzen hasteko prozesu gradual bat zehaztu eta errespetatzea oso garrantzitsua da.
Gauzak honela, argi dagoena da bezeroak esparru digitaletan daudela, bertan erosteari ekiten ari direla eta bide berdina erabiliz, enpresekin komunikatu nahi dutela.
Beraz, gaur egungo enpresa txiki, ertain nahiz handien erronka nagusienetako bat, eraldaketa digital honen parte bilakatzea da.
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.