Atzera begiratuz gero, inorrek ez luke esango pertsonen artean aplikazio ezberdinen bitartez berehala komunikatzeko gai izango ginenik.
Erlazio sozial edo pertsonetan gertatu den bezalaxe, lan arlora hedatu den ohitura honek eraldaketak ekarri ditu bezeroekin nahiz enpresako beste interes talde batzuekin komunikatzeko eran.
Ondoko hauek lirateke aldaketa esanguratsuenak:
Eraldaketa digitalak eragindako aldaketa hauek kontutan edukiz, gaur egun enpresa edo negozio askok zailtasunak izaten ari dira beraien bezeroei erantzun egoki bat emateko. Horrez gain, etengabeko eraldaketa dagoenez, berrikuntzak egunero datoz eta guztien berri izan eta hauek koltrolpean izatea ezinezkoa iruditzen zaie.
Hala ere, gustoko izan ala ez, errealitate honen aurrean kalitate handiko bezero arreta eskaintzen jarraitu nahi badugu, ikastea besterik ez zaigu geratuko.
Hementxe lanketa horri heltzeko aukera paregabea: TaPuntuk antolatu duen Bezero arreta tradizionala vs. bezero arreta digitala ikastaro laburra.
Urtarrilaren 12an, goizeko 09:00tatik 13:00etara bezero arreta digitalaren inguruan jakin beharreko gako nagusiak aztertuko ditugu.