2018/06/29

Bideo korporatiboa

Ikus-entzunezko marketina geroz eta garrantzitsuagoa da, eta enpresa asko jabetu dira honezkero hortaz. Hori dela eta, negozio baten jarduera eta izaera definituko duen bideoa egitea, bideo korporatiboa alegia, geroz eta ohikoagoa da.

Bideo korporatibo bati esker zure enpresaren nortasuna erakutsi dezakezu, minutu gutxitan eta zure lengoaian. Ez du edozein bideok balio, baina. Hainbat ezaugarri izan behar ditugu kontutan eta sarrera honetan hauek laburbiltzen saiatu gara.

Zer behar du izan bideo korporatibo batek? Nola iritsi gure publikoarengana? Zein da bideo korporatibo batentzat iraupen egokiena? Zalantza dezente sortzen ohi dira gai honetan. Hona hemen bideo korporatibo on baten 10 gako:

1 | MEZUA

Zein mezu transmititu nahi duzun garrantzitsua da. Askotan enpresa zer den eta bere zerbitzuak azaltzea nahikoa da. Beste batzuetan zerbaitetara gonbita luzatu nahi da. Zein da zure bideoaren helburu nagusia? Zehaztu behar da, eta bideoa ikusi ondoren helburu hori argi geratu behar da.

2 | ESTILOA

Hainbat estilo dituzten bideo korporatiboak egiten dira; benetazko irudiekin, animazioekin (Motion Graphics), testigantzadunak, promozionalak, aktoreekin… Mezuaren arabera, estiloa definitu ahal izango duzu. Adibidez, mezua zure bezeroen asebetetze maila erakustea bada, testigantzak erabili ahal izango dituzu.

3 | PREPRODUKZIOA

Grabatzen hasi baino lehen, planifikazio on bat egiteak lanaren %50a erraztuko du. Gidoi bat egiten da eta gidoi horretan lekuak, datak eta ordutegiak zehazten hasi. Zein material beharko den, mezua eta estiloa guztiz definitzen dira fase honetan. Preprodukzioa eta gero produkzioa dator: grabatzera!

4 | NORTASUNA

Zerbait kontatzeko orduan bere nortasuna erakutsi behar da. Horretarako esanahiera joan, lelo bat bilatu, eta nolabait ezberdindu! Preprodukzioan antzeko negozioen bideoak ere aztertzen dira, baina norberaren bideo korporatiboak, norberaren nortasuna azaleratu behar du.

5 | PERTSONAK ERAKUTSI

Marka baten atzean pertsonak daude eta hauek erakustea oso garrantzitsua da. Bideoa ikusi eta gero aurpegiekin ere erlazionatzearen abantailak anitzak dira. Ikuslea proiektuan sartuko da, eta barruko pertsonekin lehen erlazioa izango du. Pertsonok pertsonekin hobeto konektatzen dugu, bestelako edozein irudiren gainetik.

6 | ARGAZKIGINTZA

Hobe da on gutxi erabiltzea, txar asko erabiltzea baino. Eszena bakoitzaren argiak, enfokeak eta perspektibak ondo pentsatuta egon behar dute. Plano ezberdinen mugimendua eta batetik bestera egin daitekeen lotura ikusleak nabarituko du. Batzuetan bideo luze bat ikustean, soilik irudi batzuk geratzen zaizkigu, argazki moduan, gure memorian.

7 | IRAUPENA

Gaur egun, geroz eta motzago hobe. Pentsa iragarki hoberenek 30 segundu inguruko iraupena dutela! Noski, bideo korporatibo batentzat gutxiegi da, baina nahikoa izan daiteke minutu eta erdiko bideo batekin! Muga 3 minututan jar daiteke; saiatu ez hortik pasatzen! Bideo hauek gero sarean zabaltzen dira, eta sareak azkartasuna du oinarri.

8 | OFF AHOTSA

Protagonistaren off ahotsak edota profesional batenak, bideoan lagun dezake. Entzuten ditugun mezuek duten indar musikalari esker, mezua hobe iritsi daiteke. Ahotsa ondo aukeratu behar da, gizonezkoa edo emakumezkoa, interpretazio ikutuarekin, adina…

9 | MUSIKA

Interneten milaka audio liburutegi aurkituko dituzu. Denbora bat pasa behar da musika onaren bilaketan. Batzuek lehendabizi musika aukeratzen dute, eta gero honen erritmoarekin lotzen dituzte irudiak. Dena den, musika ez da nagusiena izan behar, gehigarri bat baizik.

10 | POSPRODUKZIOA

Dena grabatuta dagoenean, plano hoberenen aukeraketa dator. Irudi bakoitza ondo zaindu eta ukitu beharko da. Audio mailak kontrolatu, eta musika efektuak ere sar daitezke. Bideo korporatibo baten posprodukzio fasean, behin eta berriz ikusi beharko da bideoa. Akatsik txikiena ere ezin zaigu pasa!

Eta zuk, behar al duzu bideo korporatibo bat? Jarri kontaktuan gurekin eta aztertuko dugu zein izan daitekeen zuretzat aproposena!