Sarritan hitz egin dizuegu bideo marketinak gaur egun duen garrantziaz.
Hitz egin dugu sare sozialetan zuzeneko bideoak zabaltzeko moduen inguruan edota euskal youtuberren inguruan atal honetan bertan.
Datuek argi adierazten dute goranzko joera dutela bideo formatuan oinarritutako sare sozialek. Era berean, arrakasta handiagoa dute sare sozialetan bideoren bat daramaten argitalpenek ere. Gazteen euskal behatokiak argitaratutako “Euskadiko gazteak eta sare sozialak” txostenaren arabera, esate baterako, 15 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteen %70,6k erabiltzen dute YouTube (Whatsapp-en atzetik, gehien erabiltzen duten zerbitzua da). Gainera, gazteen %39,9k erabiltzen dute plataforma hau eguneroko maiztasunarekin.
Beste iturri batzuetatik jasotako datuen arabera, honezkero egunean bideo gehiago ikusten dira Facebooken, Youtuben baino. Sare sozialetan, beraz, arrakasta izugarria dute bideoek.
Bai eta ez. Sare sozialetan bideoen kontsumoa oso azkarra denez, ondo grabatutako bideo azkarrek badute beren lekua. Baina lan profesionalagoak egin nahi ditugunean (adibidez, gure negozioaren aurkezpen bideoa, aplikazio baten erabilera azalduko duen bideoa, ekitaldi baten laburpen bideoa…), berehalakotasun hori ez da nahikoa.
Bideoa txukun montatzeaz gain, askotan animazio txiki edo efektuek honen kalitatea areagotzen dute. Horrelako lanak egiteko, hainbat tresna ditugu eskura. Adibidez, modu profesionalean bideoak osatzen dituzten pertsonen artean oso ohikoa da After Effects tresna erabiltzea. Hori dela eta, honen inguruko ikastaroa antolatu dugu TaPuntun uztailaren 13ean. Honi esker, oinarrizko irudiekin bideo txukun bat osatu eta txispa atera diezaiokegu.
Honako gaiak ikusiko ditugu ikastaroan, adibide praktikoen bidez:
Uztailaren 13an After Effects tresnaren erabilera ezagutu nahi baduzu, eman izena antolatu dugun ikastaroan eta hasi zure bideoei txispa ematen!