Geroz eta garrantzitsuagoa da edozein lanetan bideoak sortzen jakitea. Bideo on batek proiektu bat azaldu dezake, lantaldea aurkeztu edota edozein helburu lortu. Denok ditugu eskura grabatzeko gailuak, baina zer egin dezakegu grabatzen dugun horrekin? Askotan galdera horri erantzute hutsan dago akatsa. Aurretik bideo batek preprodukzio fasea du. Ondo pentsatu behar da zer, nola eta zerekin erakutsi nahi den bideoa.
Bideo bat sortzeko orduan 3 fase daude: aurrelanketa, grabazioa eta edizioa. Aurrelanketan, gidoi bat sortzea da garrantzitsuena. Gidoi horretan kokapenak eta baliabideak pentsatzen dira. Behin gidoia eskuan izanda, grabazioaren fasean sartuko ginateke, hau da, produkzioan. Material guzti horrekin edizioaren txanda izango da. Irudirik hoberenak aukeratu, elkartu eta musika egokia txertatzean datza. Hori bai lana, baina emaitzak merezi du!
TaPuntun, gure inguruan honi buruz gehiago ikasteko beharra dagoela konturatu gara, eta hori dela eta, udako ikastaroak antolatzea erabaki dugu. Izan ere, udara ikasteko garai ona dela uste dugu, eta iraupen luzeagoa duten ikastaroak eskaini ditzakegu horri esker. Kasu honetan abuztuaren azken hamabostaldirako, bideogintzaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzea erabaki dugu. Izena emateko garaian, pertsona orok galdetegi bat bete ahal izango du, ondoren ikastaroa bere beharretara ahalik eta gehien moldatze aldera.
Datei dagokionez, abuztuaren 21, 22, 23 eta 28, 29, 30ean izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara. Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean izango da, eta nola ez, talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean, beti bezala!
Abuztuaren 20a da izena emateko azken eguna, goizeko 10:00etan isten baita aukera. Informazio gehiago jaso ahal izateko, sartu udako ikastaroen orrialdean.