Martxan atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dizkizuegu Eraldaketa Digitalak gure bizitzako esparru gehienetan izan dituen eragin eta ondorioak. Besteak beste, gure komunikatzeko eta lan egiteko moduak goitik behera eraldatu ditu (azkartasuna, moldagarritasuna, IKT tresnak…) eta denbora eta espazio mugak desagertaratzea ekarri du.
Lan eremuari begiratuz gero, Eraldaketa Digitalari esker, geroz eta ohikoagoak diren bilera birtualen inguruan hitz egin nahi dizuegu gaurkoan.
Zer dira baina bilera birtualak?
Kamera eta soinu aukerak eskaintzen dituen gailu batekin eta Internet bidezko konexio baten bidez aurrera eraman daitezkeen zuzeneko elkarrizketak dira. Zenbaiten iritiz, bilera birtualek espazio eta denbora mugak desagertzea ahalbidetzen dute, enpresentzako aurrez aurreko bilerak antolatzea baino errentagarriagoak izanik (garraio denborak eta gastuak murriztea ahalbideratzen baitute).
Gako nagusiak:
Dena, den, prest al gaude bilera berri hauetara egokitu eta fundamentuzko bilerak aurrera eramateko?
Erantzuna ezezkoa bada, hona hemen bilera birtual egokiak aurrera eramateko 5 gako nagusi:
AURRE PRESTAKETA: lehenik eta behin, erabiliko dugun programan soinu eta irudi frogak egin beharko genituzke, gutxienez bilera hasi baino 30 minutu lehenago. Edozein arazo identifikatuz gero, konpontzeko tartea izan dezagun. Horretaz gain, irudian aterako den espazioa txukundu eta gure irudia bera zaintzea komenigarria da.
FROGA: bilera ordua iristean, azken froga egin beharko genuke. Hala nola, pantailaren beste aldean dagoen pertsona edo pertsonen irudi eta soinua egoki iristen zaigun neurtu beharko genuke eta alderantziz, noski.
PAPERAK ZEHAZTU: behin aspektu tekniko guztiak zaindu ondoren, bileran parte hartuko duten pertsona guztien papera zehaztu beharko genuke. Horien artean moderatzaile bat izatea ezinbestekoa litzateke, eta baita txanda eta parte hartzeko irizpide batzuk zehaztea ere.
HITZEZKOA EZ DEN KOMUNIKAZIOA: birtualki egingo dugun elkarrizketa izanik, pantailaren beste aldean dagoen pertsona horrek guk nahi dugun mezua egoki jasotzen duela bermatu ahal izateko, bereziki beste aspektu batzuk zaindu beharko genituzke: enpatia, erabiliko ditugun keinuak, hitz egiteko garaian mantenduko dugun abiadura eta espazioak…
ITXIERA: bilera itxi ahal izateko tartea hartu beharko genuke, azkenik. Horretarako, moderatzaileak aurrez prestaturiko gidoia errepasatu, adosturiko puntuak onartu eta hurrengo eginkizun edo pausuak zehaztu beharko lituzke. Ondoren, korrika eta presaka bilera amaitu baino, itxiera egokia emateko tartea hartu beharko genuke, lasai eta beste alderdiari eskerrak emanez.
Behin gako nagusiak aztertu ondoren, bilera mota hauek aurrera eramateko eskura izan ditzakegun tresnak aipatu nahiko genituzke. Nahiz eta erabiliena eta ezagunena Skype izan, hona hemen bestelako aukerak: Apper.in, Webex, videolink2.me… (gehienak doakoak dira, horietako batzuk ez dute erregistroa eskatzen eta zenbaitek taldeko bilerak egiteko aukera eskainiko digute, bi alderdi baino gehiago bilera berdinean egotea ahalbidetuz).
Behin informazio guzti hau ezagututa, prest al zaude zure hurrengo bilera birtualerako? Ziur gaude baietz!
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.