2016/12/30

Goizeko 06:30ak…

Begiak ireki eta komunera iritsi ostean, dutxan sartzea da gure eguneko lehen afera…

Dotore jantzi ondoren, zortea gure alde dagoen egunetan, gosaltzea da gure eguneko lehen plazera…

Kotxea hartu eta bulegoan elkar agurtzea da momentuko aukera…

Hortik aurrera denok goaz burubelarri lanera…

Arraroa badirudi ere, 2015eko maiatzean, TaPunturi esker sortu zen amets polit honi esker, pozik gaude honela.

Lanean gauden bitartean amesten dugu geurean, hau da gure era.

Babesa eskaini diguzuen guzti guztiei 2017 On eta jarraitu gogotsu lanean.