Bizitzaren lana. Lanaren bizitza. Bi kontzeptu dirudite, eta askotan independiente ulertu ditzakegu, baina elkarri erabat lotuta daude.
TaPuntutarrok lanak elkartu gaitu hasiera batean, eta beraz, elkarren artean TaPunturen historio bakar bat konpartitzen dugu. Kanpotik begiratzen duenarentzat TaPuntu lana besterik ez da, baina gure egunerokotasunean lanean ari garen bitartean, bakoitzaren bizitzak aurrera darrai. Eta beraz, norberak aktibo ditugun historioak lanaren ekuazioari gehitzen zaizkio.
Horrela, norberak bizi duen tragikomedia, bizitzak eta lanak emandako egoera desberdinen aniztasuna, multzo bakar batean bildu dezakegu…
Aurkezpen garrantzitsu bat daukat bihar… Gaur etxez aldatu naiz!, lekualdatzea gehitu nire bizkarrari.
Bezero berri baten proiektua martxan jarri nahian aritu naiz… Atzotik aurrerantzean, haur baten zaintza gehitu da nire bizitzara!
Posible da jada lanez lepo egotea… Lankide baten bajak lankarga oraindik gehiago haundituko dit.
Egunerokotasunari pultsua hartzen hasi naizenean… Gertuko pertsona baten gaixotasuna ate joka daukat.
Bizitzaren dantza!
Lanak aurrera darrai, bizitzak aurrera darrai! Tragikomedia bakar batean.
Gure bizipen guztiek egiten gaituzte egun garena. Ez gara atzoko pertsona berdinak, ez eta bihar izango garen berdinak ere. Baina hemen gaituzue, beti gure onena emateko prest!