Lehenik eta behin, denboraren eta lehentasunen kudeaketaren arteko aldea argi geratzea komeni. Egunak ordu kopuru zehatz bat duela argi izango dugu denok. Iraupen hau laburtu edo luzatu ezin daitekeela ados egongo zarete gurekin.
Azken finean, gure lehentasunak egoki finkatu eta hauei denbora zehatz bat eskaintzeak, gure helburuak lortu eta egunari probetxua ateratzeko balioko digu.
Adibide gisa, ondokoa: Pentsa lanera joan behar ez dugun igande batean. Larunbat gauean lagun batekin hitz egin eta hurrengo egunean mendira txango bat egiteko plana egin dugula. Goizean goiz iratzargailua jo eta esnatu beharrean, buelta erdia eman eta ohean geratzea erabakitzen dugula. Hiru orduren ostean, esnatu eta seguru aski ez gara oso ondo sentituko. Bat, lagunari huts egin diogulako eta bigarrenik, gure helburua betetzera iritsi ez garelako. Azken finean, gure lehentasunak ez ditugulako ondo kudeatu.
Horrelako egoera bat behin gertatuz gero, ez litzateke ezer gertatuko, baina ohitura bilakatuz gero, arazo bat suposa lezake. Are gehiago, egoera pertsonal hori profesionalera eramango bagenu.
Izan ere, lan egiteko orduan, helburuak eta epeak garbi izatea ezinbestekoa bilakatu da. Gure lana aurrera eramateko, funtzioak eta ezagutza nahikoak izateaz gain, lehentasunak egoki kudeatzen ikastea, gure lana egoki egiteko gakoa izan daiteke.
Goizean goiz bulegora iritsi eta eguna antolatzeko denbora tarte bat hartzen duenak, eguneko helburuak beteko dituela argi dugu, eguna egoki amortizatuz. Plangintza hori egiten ez duenak, ordea, norabide zehatzik gabe aurrera egin eta gauzak erdizka utziko ditu seguruenik.
Beraz, egoera honen aurrean egon zaitezkeela uste baduzu eta zerbait egiteko intentzioa baduzu, jarri martxan eta eman izena TaPuntun uztailaren amaierarako antolatu dugun ikastaro irekian. Ez zara damutuko!