Ziur gaude, azken aldian, geroz eta pertsona gehiagori Bizum sistemaren inguruan hitz egiten entzungo zeniotela.
Guri ere antzeko zerbait gertatu zaigula onartu beharrean gaude. Hori dela eta, gaiaren inguruan informazioa lortzeari ekin diogu, sistemak zein ezagurri dituen ezagutu eta bere funtzionamenduaren inguruan gehiago jakiteko gogoz. Lorturiko informazioaren ondorioz, gure web-orriko martxan atal honetan Bizum sistemaren inguruan hitz egiteaa erabaki dugu, zuetako askorentzat baliagarria izan daitekeen tresna bat dela pentsatu baitugu.
Sistema honi esker, gure mugikorraren bitartez, gure kontaktu bati dirua bidali edo eskatzeko aukera izango dugu, inongo kostu gehigarririk gabe (kasu gehienetan) eta ordainketa jasotzeko epe zehatz bat itxaron behar izan gabe. Guzti honek, ohiko diru transferentziak erraztu eta azkartzen dituela esan genezake, erabiltzailearentzat interesgarria izanik.
Nahikoa izango da, bi pertsonek bere mugikorrean Bizum aplikazioa aktibatua izatea (beti ere kontu korronte bati erlazionatua egongo dena), ordainketa azkar eta sinple egin ahal izateko.
Une horretan, jasoleak, bere mugikorrean berehala mezu bat jasoko luke, diru bidalketa egin zaiola jakinarazteko eta dagoeneko dirua bere kontu korrontean erabilgarri dagoela ezagutzeko.
Dirua eskatu nahi izanez gero, pausu berdinak errespetatu beharko genituzke, baina lehen pausuan, “dirua bidali” aukera sakatu baino, “dirua eskatu” aukeratu beharko genuke.
Honi esker, denda batean egindako erosketa kostua, mugikorraren bidez berehala ordaindu dezakegu, denda fisiko nahiz online dendetan, edota gure lagun edo senideei zuzenean dirua bidali edo eskatu.
Adibidez, lagun arteko afari batera gerturatu eta kontuak egiteko garaian, erosketak egin dituen lagunari, zuzenean gure kontu korrontetik, bere kontu korrontera dirua bidali dezakezu, instant batean eta erraztasun handiz.
Gainera, IOS eta Android sistemetara egokitzen den aplikazioa izanik, sistemen arteko bateragarritasuna erabatekoa da.
Horrez gain, Bizum sistemari esker, bankuen arteko transferentzietan ohikoak diren interesak zein epeak guztiz ezabatu dira (kasu gehienetan), diru bidalketa gehienak doakoak bilakatuz eta azkartuz. (Oharra: Bizum sareko partaide diren banku bakoitzak, bere erabilpen baldintzak zehazten dituzte eta horien arabera, banku batzuek, hilabeteko lehen transferentziak doakoak eskaintzen dituzte; beste batzuek ordea, eragiketa bakoitzeko euro bat kobratzen dute; baina gehienek aldiz, ez dituzte interesik kobratzen. Hori dela eta, bidalketa gehienak doakoak direla esan genezake).
Bestetik, sareko partaide diren banku guztien segurtasun bermea lortu duenez, fidagarria den ordainketa sistema bat dela esan genezake.
Hain zuzen ere, hauxek dira, Bizum sistema eskaintzen duten bankuen zerrenda:
Bukatzeko, hementxe uzten dizuegu, Bizum aplikazioaren azalpen bideoa: