Badirudi erraza dela diseinu grafikoa zer den adieraztea, baina askotan, logotipo bat eskatzean, ohartu gabe identitate bisual oso bat eskatzen ari gara.
Zer da identitate bisual oso bat?
Sortu dugun logotipoari ingurune bat ematean datza. Kolore, tipografia, estilo eta iruditeria zehatz batekin.
Iruditeria grafiko hau garaietara egokitzea ezinbestekoa da, produktuaren esentzia galdu gabe.
Iruditeria eta hizkuntza bisual bakarra erakutsiko dituen hainbat diseinu bide desberdin ditugu, guztiak uztartugarriak, eta badirudi zerrenda amaigabea dela.
Hona hemen adibide batzuk, https://disenadorasgraficas.com/ webgunetik hartu ditudanak. GOZATU!
Identitatea: logotipoa bere ingurunean kokatzen du. Kolore eta irudi mota konkretu batzuekin
Arte eta ilustrazioa: kamisetak, patroi textilak, nobela grafikoak…
Tipografia: tifografiazko diseinuak, eta tipografia bera diseinatzea
Marketing eta publizitatea: aldizkarietan iragarkiak, kartelak, eskuorriak
Onlineko diseinua: sare sozialak, webguneak
Diseinu editoriala:
Packaginga
Motion Graphics
Kaleko euskarriak…