2020/02/14

Diseinatzaile grafikoaren lanbidea gizarteak gehien zigortzen duenetako bat da, agian gutxien ulertzen denetakoa izateagatik eta, batez ere, jendearen ezjakintasunagatik. Hona hemen Diseinu grafikoari buruzko 8 gezur, gehiago ere badaude, baina hauekin hasiko gara.

1. Diseinatzea erraza da.

Nahi bai! Baina ez. Gauza asko hartu behar dira kontutan edozein diseinu hasi aurretik. Norentzat da? Non da? Zer da?… galdera dezente erantzun behar dira diseinu bat burutzeko. Beraz… ez, ezin dizuegu egin eskatutako diseinu hori 5 minututan!

2. Edozein programa erabili dezakegu.

Ez. Diseinatzaile batek beti diseinu programak erabiliko ditu, Adobe familiako programak batik bat Jakin badakit beste diseinu programak ere badaudela eta diseinatzaile askok erabiltzen dituztela, baina hemen, TaPuntun, Adobe familiako Illustrator, InDesign eta Photoshop programak erabiltzen ditugu diseinatzeko.

3. Informatika dakigu.

Zenbatetan joan naiz gurasoen etxera eta informatikari lanak eskatu dizkidate! Ba ez, ordenagailuak barruan zer daukan ideiarik ere ez daukagu diseinatzaile gehienok. Ordenagailua hausten zaigunean informatikari bati, benetako bati, deitzen diogu konpontzeko.

5. Diseinatzaileek ondo marrazten dute.

Nik ez. Ez dut borobil sano bat ere egiten. Jakin badakit diseinatzaile asko artistak direla marrazten, baina ez da ezinbestekoa den gauza bat. Diseinatzea ez da marraztea.

6. Botoitxo bati emanda diseinatzen da.

Zenbat aldiz entzun dugu diseinatzaileok, “hori erraz egiten duzu, ez?” eta zenbat aldiz erantzun dugu, “F5 botoiari emanda egina dagoela uste duzu?”. Ba hori, lehen esan bezala, botoi bat baino gehiago sakatu behar da diseinu bat egiteko.

7. Atzorako ezinezkoa da.

Atzo iragana da. Atzorako egitea, beraz, ezinezkoa da. Non eta Marti McFly ez zaren eta Delorean bat ez duzun.

8. Diru asko irabazten da.

JAJAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJAJAJAJA JJAJAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJAJAJAJAJ JAJAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJAJAJAJAJA JAJAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJAJAJAJAJ JAJAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJAJAJAJAJ JAJAAJAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJAJAJAJAJA… Ez!