2018/01/05

Canva tresna

Noizbait gertatu al zaizu diseinu sinple bat egiteko beharra izan eta nondik hasi ez jakitea? Adibidez, denda baten kasuan, zeini ez zaio gertatu, opor egutegi eta ordutegia adierazi nahi izatea eta kartel sinple bat egin ahal izateko, mila ordu eta tresna erabili izana? Hau da, itxurazko eta doako zerbait egiteko zailtasunekin topatu izana?

Pentsatzeak soilik buruko mina eragin dugu, beste hainbesteri bezalaxe!

Dena den, zorionekoa zu, gaur egoera horri aurre egiteko tresna baten inguruan hitz egingo dizugu eta!Hain zuzen ere, CANVA deituriko tresna.

ZER DA?

Canva tresnari esker, konposizio txukunak egiteko aukera izango dugu. Azken finean, diseinu grafikoko ezagutzarik gabe, tresnak berak eskaintzen dituen txantiloi (“plantilla”) batzuk oinarri hartuta, konposizio txukunak egiteko baliagarria izango baita. Adibidez, kartelak, gonbidapenak, sare sozial ezberdinetarako prestatuak dauden horma irudiak…

Dena den, oso argi utzi nahi dugu hauek ez dutela inoiz diseinu grafikoko lan profesional bat ordezkatuko. Adibidez, Canva tresna ez genuke gomendatuko marka irudi korporatibo oso bat egiteko.

NONDIK HASI?

Erabilpenari dagokionez, kudeaketa eta erabilpen erraza duen tresna intuitibo bat dela esan genezake.

  • Lehenik eta behin, doako tresna izan arren, bertan kontu bat sortzea izango litzateke lehen pausua. Horretarako e-posta bat, erabiltzaile eta pasahitza bat txertatu beharko genituzke.
  • Behin kontua sortu ondoren, kudeaketa panelera sarbidea izango genuke. Bertan, diseinu bat egiten hasi ahal izateko, goian ezkerrean, kolore berdez topatuko dugun “crear un diseño” aukeraren gainean klik egin.
  • Botoia sakatu orduko, tresnak orrialde berri batera eramaten gaituela ikusiko dugu, txantiloi mota ezberdinak multzokatuak agerturko direlarik.
  • Gure beharren arabera, txantiloi bat edo beste aukeratu beharko dugu. Adibidez, kartela, infografia, sare sozialetarako irudia, ziurtagiria… (oharra: txantiloiak erabili beharrean, neurri zehatz bateko konposizio bat sortu nahi izanez gero, goikaldean eskubian topatuko dugun “usar dimensiones personalizadas” aukeratu).
  • Aurreko pausuan txantiloi bat aukeratuko bagenu, sortu nahi den konposizioaren oinarria aukeratu ondoren, pantaila berri bat agertu beharko litzaiguke txantiloi horrek eskaintzen dituen diseinu ezberdinak ikusi ahal izango ditugularik.
  • Une horretan, diseinu bat edo beste aukeratu baino lehen, doakoa den ala ez begiratzea gomendagarria litzateke, bi aukera posible eskaintzen baititu tresnak.
  • Gure gustoko diseinua erabaki ondoren, hau editatzeko unea iritsiko litzateke. Horretarako hainbat aukera izango genituzke eskuragarri: elementu, testu, hondo… berriak txertatu ahal izango genituzkelarik.
  • Behin moldaketa lanak amaitu ondoren, guk sorturiko konposizioa lortu ahal izateko, menuaren goikaldean, eskuinean ikusiko dugun “descargar” aukerara joan beharko ginateke, bertan lau aukera posible izanik: jpg, png, pdf eta “pdf para impresión”.
  • Bestalde, deskargatu baino, guk sorturiko diseinua partekatu nahi izanez gero, aukera hauek eskaintzen dizkigu tresnak ere:
    • Beste pertsona batekin partekatzeko aukera, bere posta elektroniko helbidea txertatuz.
    • Sare sozialen bidez partekatu (twitter edo facebook bidez)
    • Esteka bat sortu eta kopiatu gure diseinua partekatu ahal izateko
    • Bukatzeko, zuzenean web-orri zehatz batean integratzeko aukera, deskarga burutu behar izanik gabe.

Ikusten duzunez ez du misterio handirik. Dena den, guk aipatutako aukerez gain, tresnak beste gehigarri batzuk eskaintzen dituela badakigu.

Beraz badakizu, saltseatzen hastea da lehen pausua! Zorte on!