2016/04/29

Oreka bisuala

Atsegin dugu orekatutako konposizioak ikustea. Egonkortasun sentsazioa transmititzen digute eta, finean, ongi sentiarazi. Baina nola lortu oreka bisuala diseinu bat egitean?

Oreka lortzeko elementu positiboak (edukia) eta negatiboak (edota espazio “hutsa”) kokatzen jakitea ezinbestekoa da, elementu batzuek besteei garrantzia ez kentzea lortuz. Alegia, elementu guztiek konposizio bakar bat osatu behar dute.

Orekarik gabeko konposizioek tentsioak sortzen dituzte gure pertzepzioan. Nahi ala ez, modu naturalean hainbat ezaugarrik deserosotasuna sortzen digute. Elementu indibidualek osotasuna dominatzen dute, konposizioaren osotasunari indarra kenduz. Noizbehinka, eman nahi dugun mezuagatik desoreka hori interesgarria izango da, baina kasu gehienetan gure asmoa oreka lortzea izaten da.

Oreka fisikoa eta oreka bisuala

Orekaren kontzeptua fisikoki guztiok menperatzen dugu, uneoro sentitzen dugulako. Zerbait desorekan badago, jausteko joera du. Adibide hauek guztiok ulertzen ditugu:
[one_third]Oreka simetrikoa

Oreka simetrikoa: bi aldeetan pisu bera dagoela ontzat emanda, badakigu sortzen diren indarrek oreka mantentzen dutela

[/one_third][one_third]Desoreka

Desoreka: irudi honek deseroso sentiarazten gaitu, badakigulako eskuineko elementua ez dela gai ezkerrekoa eusteko

[/one_third][one_third_last]Oreka asimetrikoa

Oreka asimetrikoa: ezkerreko elementua bestera gerturatuz gero, aldiz, berriro oreka lortzen dugu, baina modu asimetrikoan.

[/one_third_last]

Oreka bisuala fisikoaren antzekoa da. Pisu fisikoa pisu bisualagatik (konposizioaren baitan elementu batek zenbateko erakarpen indarra duen) ordezkatu behar dugu.

Lau oreka mota

Goikaldeko lehen eta azken irudiek oreka simetrikoa eta asimetrikoa erakusten dizkigute, baina badaude oreka radiala eta mosaiko motakoa ere.

[one_third]Oreka simetrikoa[/one_third][two_third_last]

Oreka simetrikoa

Simetria ardatz baten alde bakoitzean pisu bisual berdina dagoenean gertzatzen da. Elegantziarekin lotzen da, baina estatikoegia izatera iritsi daiteke. Esan daiteke konposizioaren erdia aurreikusi dezakegula ikusi ere egin gabe. Egitura oso sinplea denez, teknikoki oso erraza da oreka modu simetrikoan lortzea.

[/two_third_last]

[one_third]Oreka asimetrikoa[/one_third][two_third_last]

Oreka asimetrikoa

Bigarren kasu honetan konposizioaren alde bakoitzean dauden elementuen pisu bisuala ez da berdina. Alde batean pisu bisual handia duen elementu nagusi bat topatu dezakegun bitartean, hau orekatzeko hainbat elementu arinago kokatzen dira bestean. Oreka simetrikoa baino askoz ere dinamiko eta interesgarriagoa da. Modernismoarekin, mugimenduarekin eta energiarekin lotzen da. Elementuen arteko loturak konplexuagoak direnez, hau lortzea zailagoa izaten da.

[/two_third_last]

[one_third]Oreka radiala[/one_third][two_third_last]

Oreka radiala

Elementu guztiek amankomunean zentro bat dutenean gertatzen da. Eguzki izpiak edota eguzki lorearen hostoak dira adibide batzuk. Elementu guztiek zentro amankomuna dutenez, erdian kokatzen den elementu honek erakarpen bisual handia izatea lortzen da.

[/two_third_last]

[one_third]Mosaiko motako oreka[/one_third][two_third_last]

Mosaiko motako oreka

Orekatutako kaos batetik sortzen dela esan daiteke. Hierarkia falta egonda, hasiera batean nahasmen sentsazioa transmititzen duen arren, osotasunean ikusita oreka transmititzen du, konposizioko zonalde ezberdinen arteko oreka bisuala ematen delako.

[/two_third_last]

Elementuen batasuna, hauen barietatea, enfasia, espazioaren banaketa eta beste hainbat ere badira diseinuaren oinarri garrantzitsuak. Jarraitu gure asteroko sarrerak irakurtzen eta aukera izango duzue hauen inguruan gehiago ikasteko.