Hitzorduak eta bilerak adostu nahi baldin baditugu, tresna ezin hobea duzue Doodle. Ez duzue ezagutzen? Bada erabiltzen oso erraza da eta gainera doan, erregistrorik gabe. Duela gutxi euskarazko bertsioa argitaratu dute eta, web arakatzailea euskaraz konfiguratuta izanez gero, ezer egin gabe agertuko da orria euskaraz. Doodle.com helbidean sartuta ere, orriaren behealdean “Basque” hizkuntza aukeratu beharko da tresnaz euskaraz gozatu nahi baldin bada.
Tresnak duen abantaila nagusia, pauso gutxitan sor daitekeela da, eta edozein hitzordu kudeatzeko jasoko dugun laguntza eraginkorra izango dela.
Sortzaileak izan garenez, momentu oro gure administrazio panela izango dugu hitzorduaren nondik norakoak kudeatzeko eta guztien erantzunak kudeatzeko. Horrela, data eta ordutegi egokiena aukeratu ahal izango duzu.