Sarri sorpresa aurpegiarekin begiratzen digute bezeroek beraien proiektuaren euskarri komunikatiboa diseinatu edo garatzeko garaian edukien zirriborroa eskatzen diegunean (zurekin proiekturen bat lantzen aritu bagara, irribarre txiki bat marraztuko zitzaizun aurpegian akaso).
Komunikazioaren arloan lanean ari garenok batzuetan pentsatzen dugu euskarri komunikatibo bat eskatzen digun horrek jakin badakiela edukiak sortzeko bere laguntza ezinbestekoa dela. Eta, kontrara, askotan bezeroa ez da kontziente edukien sorkuntza, zuzenketa eta kategorizazioa gure lanaren parte direla; eta, beraz, ordaindu beharreko zereginak direla. Badago ere atal hau saihestu eta enkargua merketzeko saiakera egiten duenik ere, adieraziz berak bidaliko dizkizula eduki guztiak prest, antolatuta eta distiratsu; Ez da askotan betetzen bere osotasunean.
Euskarri komunikatibo bat garatzera bagoaz (izan paperezko euskarri bat, webgune bat, bideo bat…), atzetik helburu bat dagoelako da. Edo hala beharko luke, gutxienez.
Eta, beraz, arreta berezia jarri beharko genieke edukiei. Helburu orokorrak helburu komunikatiboen bidez lortzeko giltza izango dira.
Komunikazio ekintza edo euskarri baten arrakastaren giltza edukietan eta hauen antolaketan dago.
Honek ez du kentzen alde bisualak, aukeratutako euskarriek, proiektuaren izaerak, aukeratutako momentuakā¦ zeresanik ez dutenik. Noski, horiek ere berebiziko garrantzia dute. Eta, gauzak ondo egiten hasita, edukien idazketan hasi aurretik argi izan beharko genuke zein ezaugarri dituen hartzaileak, ze helburu komunikatibo landu nahi diren, etabar. Alegia, zein estrategia erabiliko den. Baina guzti hauek ez dira gaurko gaia.
Komunikatu nahi ditugun edukiak prest izatean ez da lana amaitu. Hauek multzokatu eta antolatzea izango da hurrengo urratsa.
Nola multzokatu dezakegu informazioa? Nola antolatuko genuke edukia garrantziaren arabera? Ze orden da egokia irakurleak edukia ondo ulertzeko?
Hasiera batean, euskarria lantzen ari den pertsonak antolatu dezake edukia. Baina beti da interesgarria ondoren bezeroari eta/edo zerbitzu/produktuaren hartzaile potentzial bati euskarria begiratzea eskatzea.
Funtsean oinarria bera den arren, beste kontzeptu batzuk ere sartzen dira tartean euskarri digitalen (webguneak, aplikazioak, mailingak…) edukietaz ari garenean:
Argazkia: Nick