Ez dago zalantzarik, gutako askok egunean zehar sare sozialei denbora tarte bat eskaintzea ohitura bilakatu dugula. Esnatu eta iratzargailua itzali orduko mugikorra hartzen dugu, lan batetik besterako aldaketa egitean sare sozialei begiradatxo bat botatzen diegu edota etxera iritsi eta afaria egiten den bitartean interneteko txoko ezberdinak saltseatzen ditugu.
Egoera guzti horietan, momentu batez gure arazoetatik at egotea bilatu izan ohi dugu, guretzat interesgarriak izan daitezkeen gai edo pertsonen berri izateko nahi garbiarekin. Besteengandik ikasi, beraiekin iritziak partekatu, interes bereko pertsonen komunitateak sortu…
Beraz, egoeraren beste aldean jarriz gero, ondorioztatu dezakegu gure marka pertsonala kudeatzea erabakitzen dugun momentutik aurrera, honek arrakasta izatea bilatzen badugu, komunitatearengan pentsatu beharko genukeela, beraientzat eduki interesgarriak sortu eta elkarrengandik ikasteko tresna gisa erabili beharko genituzkeela sareko baliabide ezberdinak.
Gauzak honela, norbaitek azalduko al digu mesedez zergatik hainbat pertsona edo negoziok beraien indargune edo abileziak behin eta berriz azpimarratu eta mundu guztiari komunikatzeko ohitura duten? Guztioi burura etorriko zaizkigu berehala beraien argazki dotoreak, irabazitako sariak, ikastaroen ondorioz lorturiko diplomak nahiz beraien lanpostuekin erlazioa duten kontzeptuak definitzeko garaian “Manager”,”Company”, “Group”, “Consultant”… hitz potoloak erabiltzen dituzten pertsonak zein negozioak. Inork ez al die azaldu pertsona hauei, gure jarraitzaileek balio erantsi bat sortuko dien edukia bilatzen dutela?
NI, NIRE pertsona edota NIRE negozioaren datu zein berriak behin eta berriz partekatzeko behar horrek, buruko mina eta egonezina sortzeko moduko jarrerak sor ditzake erabiltzaileengan, gainera. Munduak beraien inguruan bira egiten duela uste duten horiek, beraien publiko objektiboa guztiz ahaztu eta jarraitzaileak galtzeko arrisku garbian egon daitezke. Hori da hain zuzen ere, negozio zein marka pertsonala kudeatzeatzeko orduan egin izan ohi dugun akats ohikoenetako bat: EgoBranding deiturikoa.
Gure marka pertsonalaren jarraitzaile izatera iritsi daitezkeen pertsonek eduki interesgarriak bilatzen dituzte, elkarreragitea, guk partekatutako edukietatik ikastea eta, guztiaren gainetik, eduki hauen atzean dagoen pertsona ezagutzea. Oso modu positiboan baloratzen da pertsonaren inguruko ezaugarri pertsonalak ikusi eta ezagutzea, baina dena bere neurrian. Ideia edo proiektu baten atzean dagoen lantaldearen inguruko informazioa azaleratzea gomendagarria da noizbehinka, baina ez maiztasun handiarekin.
EgoBranding kontzeptuarekin argi ibili behar dugu beraz, marka pertsonalak bilatzen dituen helburuen kontrako efektua sor dezake eta.
[one_half][/one_half][one_half_last]
Bukatzeko, hemen azpian uzten dizkizuegu EgoBranding joerak ekiditeko hainbat aholku:
[/one_half_last]