2015/12/04

Martxan asertibitatea

Egunero eta une oro, gure gertuko pertsonekin zein lankideekin etengabean egiten dugun prozesua da komunikazioa.

Prozesu hau egiteko era asko daude, batzuk positibo eta osasuntsuagoak dira eta beste batzuk aldiz, ez hain gomendagarriak izanik.

Gure ustez, ezer komunikatu baino lehen, positiboki pentsatzen eta praktikan jartzen ikastea litzateke gomendagarriena. Horretarako, hementxe proposamen batzuk:

  • Gau partean, egunean zehar izan ditugun hamar egoera edo ideia positibo zerrenda batean bilatzen saiatzea.
  • Egunean zehar, gustoko dugun abesti edo musika taldea entzuteko tarte bat bilatzea.
  • Iraganeko edo etorkizuneko beldurrei garrantzia kendu eta gaur eta orain bizi garenean zentratzea.
  • Gure buruarekin ditugun bakarrizketa negatiboak ezabatzen saiatzea.

Positiboki pentsatzeak, hobeto sentiaraztea ekarri eta gure portaera horren araberakoa izatea sortuko digu.

Portaerari erreparatuz, komunikazio positiboa lortzearren, portaera asertibo bat zer den ikasi eta landu beharko genuke. Portaera mota hau, joera pasibo eta erasokorraren artean koka genezake, non pertsonak bere interes eta iritziak emateko gaitasuna duen baina beti ere bestearen iritzi, sentipen zein balioak errespetatuz. Bertan negoziazio zein erdibideko bideek izugarrizko pisua izango dute beti.

Portaera mota hau lortzeak, teoria jakiteaz gain, praktika eskatzen du, ondorengo teknika hauek baliagarriak izanik:

  • “Sandwich teknika”: iritzi edo aipamen negatibo bat, positiboak diren bi iritzien artean aipatzea. Entzuleak argi jasoko du zerbait hobetu beharrean dagoela baina argi izango du ere hainbat gauza egoki egin dituela.
  • “Onarpenaren teknika”: etengabean norbaitek zerbait gaizki egin dugula gogorarazten digun egoeretan, akatsa segurtasun osoz onartzean datza, barkamenik eskatu gabe. Beste pertsona lekuz kanpo utzi eta aurrera egiteko aukera sortuko da orduan, irtenbidearen bila lan eginez.
  • “Erdibideko irtenbidea bilatzearen teknika”: kontrajarriak diren bi jarreren aurrean aurkitzen garen bakoitzean, bata ala betea garaile atera beharrean, amankomunean eduki dezaketen ezaugarriak bilatzen saiatzean datza.
Honeraino gaurko sarrera, zuk ere positiboki komunikatzen ikasi nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan gaitasun pertsonalen inguruko gure formazioen inguruan gehiago jakiteko.

Informazio gehigarria: Formazio katalogoa