2017/04/07

Esparru digitaletako legedia ikastaroa

Beste arlo askotan gertatzen den bezalaxe, legedia gertakizunen atzetik doa gehienetan. Are eta gehiago, esparru digitalez ari garenean, non legediak gabezi edo hutsune asko dituen egun.

Nahiz eta web-orri baten titularraren betebehar eta eskubideak jasotzen dituen lege ugari indarrean egon (nagusiena, Informazio eta Merkataritza Elektroniko Gizartearen Zerbitzuei buruzko legea izanik), oraindik zalantza ugari sortu ohi zaizkigu hauek garatzeko orduan.

 

Orokorrean esan genezake, esparru digitaletako legedia bete ahal izateko, ondoko gutxieneko arloak kontutan eduki beharko genituzkeela esparru digital bat martxan jartzeko orduan:

  • Web-orrialdearen jabetza duen pertsonaren datuak argi eta garbi adierazi eta honen eskubide eta betebeharrak jaso ahal izateko, ohar legala barneratu beharko genuke.
  • Bestetik, hain ezagunak egin diren cookien (erabiltzaileen nabigazioa hobetu eta pertsonalizatzeko helburuz jaiotako fitxategiak) erabileraz ohartzen duen mezua txertatzea komeni da.
  • Pribatutasun politika: web-orria Datuen Babeserako Lege Organikora egokitu beharko genuke. Alde batetik, erabiltzaileen datuak babesteko asmoz eta, bestetik, beraien eskubideak zeintzuk diren adierazteko helburuz.

Honaino, badirudi ondo goazela, baina zer egin genezake hurrengo kasuetan?

  • Sare sozialen bidez zozketa edo lehiaketa bat martxan jarri nahi badugu, zein puntu eduki beharko genituzke kontutan legedia betetzeko? Nola kudeatu parte hartzaileek partekaturiko datu pertsonalak?
  • Gure posta elektronikoko sinaduretan testuren bat barneratu beharko genuke?
  • Zer egin jabetza eskubideekin? Ba al da erabilera libreko baliabideak lortzeko iturri fidagarririk?

Galdera guzti hauek eta beste hainbeste erantzunak izango dira, apirilaren 20rako TaPuntun antolatu dugun Esparru-digitaletako-oinarrizko-legedia ikastaroan. (4 orduko iraupena duen ikastaroa, non goizeko nahiz arratsaldeko ordutegia aukeratu daitekeen, euskaraz edota gazteleraz).

Animatu eta EMAN IZENA IKASTAROAN!