Irudiak horrenbesteko garrantzia duen garaian honetan, ez al du testuak garrantzia galdu? Ordea, testurik gabe ezin dugu irudirik aurkitu eta, askotan, ezingo genuke ulertu azaldu nahi den hori. Beraz, eman diezaiogun sareetan testuari duen garrantzia.
Testuaren kutxa hutsaren aurrean gaudenean, mila ideia eta adibide etorriko zaizkigu burura. “Honek horrela egiten du, beste honek ordea… eta nik, horrela egingo nuke…” Baina, zer da hoberena? Zer eduki beharko genuke kontutan testu bat eraginkorra izateko?
Mezua esateko modu bakarra bilatu eta ez eman buelta gehiago ideia berdinari.
Testuaren monotonia apurtzen dute, eta emotikonoek bisualki hori lortzen lagundu dezakete.
Komunikatzea da helburua, eta ez zure idazteko gaitasunak adieraztea.
Zure publikoarekin konektatzen saiatu behar zara, espero duen hori nahi duen erara jaso behar du.
Webgunera bideratu, edo produktuaren salmenta zuzenera. Ahal bada, testuarekin akziorako esteka bat jarri.
Hauek gako batzuk bakarrik dira, baina benetan honi buruz gehiago ikasi nahi baduzu, Nortasuna Sarean 2020 jardunaldira gerturatu zaitezen gonbita luzatzen dizut. Bertan, hizlari adituekin eta esperientzien mahai inguruari esker, testuari etekina ateratzeko gakoak ezagutuko ditugu. Eman izena doan: www.nortasunasarean.eus