Gezurra badirudi ere, gaur egun, Excel tresna erabiltzen jakitea oinarrizkoa da edozein lan funtzio garatzeko orduan. Izan ere, datuak gorde eta kudeatzeko gehien erabiltzen den aplikazioa, Microsoft Excel izaten jarraitzen du eta. Gure esperientzian oinarrituz, TaPuntun urtean zehar gehien ematen dugun ikastaroa da zalantzarik gabe, gehinbat Excel Aurreratua.
Excelen zerrenda luzeak ditugunean, hauek kudeatzen jakitea eta zerrenda horietatik behar duguna ateratzen jakitea da ikastaro honen helburu nagusia. Errealitate honen aurrean, uztailerako ikastaro ireki bat antolatzea pentsatu dugu TaPuntun, interesa duen orori, udaran ikasi eta urtean zehar praktikan jartzeko aukera emanez. Ikastaro honi esker, Excel zerrendak kudeatzeko dauden tresnak ezagutu ahal izango dituzu.
Beraz, zure egunerokotasunean, Excel tresna, datu base gisa erabiltzen baduzu, baina datu horiei etekina gehiago ateratzeko aukera duzula uste baduzu, ez izan zalantzak, hau da zure ikastaroa eta!
Datari dagokionez, uztailaren 11 da aukeraturiko eguna. Goizez nahiz arratsaldez garatzeko aukera eskaintzea pentsatu dugu, zure beharretara egokitzeko asmoz. Interesa edukiz gero, ondoko galdetegia bete eta eman izena gurean. Ikasi Excelek dituen tresnak!