Edukien formatuaren bilakaera honetan, bertikaltasunera goaz. Zergatik da hau? Nola eragiten du komunikazio ekintzetan? Honi buruz hausnartuko dut artikulu honetan.
Horizontaletik gatoz, analogikoak gara. 16:9 formatuan hazi gara; telebista, zinea… Ikus-entzunezkoak horizontalean kontsumitu ditugu txikitatik. Egun, mugikorren iraultza dela-eta, pantaila bertikala da. Era berean, Instagram sare sozialaren iraultzarekin, eduki horizontala doitu eta laukiratu da (1:1 formatua).
Baina azken urteetan eduki bertikala (9:16 formatua) sustatzen duten hainbat aplikazio eta aukerez gain, marketin aldetik ere, mugikorraren pantailaren osoa betetzea lehenesten da.
Geroz eta gehiago dira azken aldian eduki bertikala lehenesten dituzten aplikazioak edota aplikazioen aukerak, hona hemen aipagarrienak:
Sortzen diren ikus-entzunezkoak eta diseinuak tresnara egokitzea tokatzen zaigu askotan. Honek lana bikoiztu dezake edota, era berean, baldintzatu. Gehiagotan, batez ere publikoa gaztea denean, edukiak zuzenean bertikalki sortzen dira.
Edukia zein tresnetarako izango denaren arabera sortu ohi dugu. Baina, zer gertatzen da tresna argi ez badugu edukia sortzean? Seguraski lan bikoitza izango dugu etorkizunean. Egokitzapen lana.
Hau irakurri eta gero, seguraski eduki bertikal gehiago ikusten hasiko zara. Gazteago sentituko zara millenialkeriak ikusten. Ez geratu beraz horizontalean eta probatu bertikala zure bideo, argazki eta diseinuetan!