2016/10/28

ezkontza gonbidapena

Bikote baten ezkontza eguna berezia izaten da oso. Gertuko lagun eta familia alboan eduki eta guztien artean sortzen den atmosferari esker, gogoratzeko moduko egun borobila sortu ohi da.

Hasiera hasieratik  egun berezi hori zaindu  eta gonbidatuengana iristeko, geroz eta ohikoagoa da beraien ezkontza gonbidapen pertsonalak eta bereziak diseinatzeko erabakia hartzen duten bikoteak topatzea.

Baina, nondik hasi?

Hementxe prozesua aurrera eramateko hainbat aholku:

  • Lehenik eta behin, ezkontza gonbidapenak sortzeko zenbateko epea dagoen zehaztea. Modu orientatiboan, diseinu propio eta pertsonalizatu bat sortzeko bi hilabeteko epea izatea komenigarria izan ohi da, lehen frogak sortu, kontrastatu eta inprenta lanek eskatzen duten denbora kontuan izanik. Denbora gutxiago izanez gero, orokorragoak diren diseinuetara jo beharko litzateke, horrelako diseinu estandarragoak eskaintzen dituzten inprimategi edo dendetara.
  • Lehen aukera erabakiz gero, eta diseinu guztiz pertsonal eta berezi bat sortu nahi izanez gero, ezkontzaren tematika erabakitzea izango litzateke hurrengo pausoa. Bikotearen ibilbidean garrantzitsua edo deigarria izan den gai bat zehaztea, alegia. Adibidez, natura, bidaiak, itsasoa…
  • Jarraian tematika horrekin bat datorren kolore eta estiloak erabakitzeko unea litzateke. Kolorea eta estiloa tematikarekin oso erlazionaturik joango direla aurreikusiz. Gustoko letra motak (informalak, formalak, dinamikoak, estatikoak…), argazkiren bat sartu nahi den ala ez, estilo zaharkituagoa edo vintage estiloa…
  • Laugarrenik, zigilu edo “marka” propio bat sortu nahi den ala ez erabaki beharko litzateke. Zigilu hori sortzeak, ezkontzan zehar banatuko diren euskarri guztiek amankomuneko detaile bat izatea posible egingo luke. Hementxe adibide batzuk:
ezkontza zigilua
ainhoa eta mikel
  • Behin diseinuaren oinarriak erabaki ondoren, gonbidapenean txertatu nahi den informazioa zehaztea litzateke hurrengo pausua. Hau da, gonbidapenak jasoko duen edukia: bikotearen izenak, lelo edo esaldi bereizgarri bat, egun horretako leku eta ordu esanguratsuenak, egunaren kronograma, harremanetarako telefono edo bideak, jatetxearen inguruko informazioa…
  • Hortik aurrera, diseinu lanak aurrera doazen heinean eta froga ezberdinak jaso ahala, inprimategiarekin hitz egiten hasi beharko litzateke. Diseinuaren estilo eta koloreekin bat datorren materialen inguruan aholkularitza jasotzeko asmoz: paper mota, tamaina, gramajea…
  • Bukatzeko, gonbidapena gutun azal edo bestelako euskarri batean aurkeztu nahi den pentsatu beharko litzateke. Bertan, gonbidatu bakoitzaren izena adierazteko zein bide erabiliko den pentsatzea komeni da (pegatina batean izenak itsatsi, gutun azalean bertan izenak idatzi, soka baten bidez etiketa batzuk lotu…)

Behin etxeko lan guzti hauek egin ondoren, irribarre eta ilusio handiz zuen familia eta lagunekin bildu eta ospatzea litzateke azken pausua!

Adibide gisa, hementxe TaPuntun sortu ditugun hainbat ezkontza gonbidapen:

ezkontza gonbidapena
c

Zuek ere, pauso hori eman eta laster ezkontzekoak bazarete, Zorionak eta edozein zalantzaren aurrean, hemen gaituzue laguntzeko prest!