Facebookek oso ondo desberditzen dituen bezala, guk ere argi izan behar dugu Facebookek negozioentzat orrialdeak dituela, profiletatik at eta hauek ezaugarri bereziak eskaintzen dituztela. Gai honi buruz aurreko batean hitz egin genuen, “Nola egon behar dute Negozioek Facebooken” sarreran. Bertan aipatu bezala, orrialdearen abantailak anitzak dira. Adibidez, “Atsegin dut” botoia sakatzen dutenak jarraitzaileak dira eta guri buruzko berriena euren hasiera orrian jasoko dute, baina euren pribatutasuna errespetatuz. Komunitatea ezagutu ahal izango dugu estatistikei esker, gero komunitatera egokitu ahal izateko. Sustapen kanpainak egin ahal izango ditugu gainera, gure argitalpenen bat edo orria sustatzeko, eta gure argitalpenak planifikatu ahal izango ditugu.
Negozio edo proiektu baten Facebook orrialdea kudeatu behar izatea ez da lan erraza izaten. Denbora eskaini behar diogu tresnari, eta nola ez, estrategia bat garatu egunerokotasunean tresna alde batera ez uzteko. Facebook sare sozialaren orrialdeari beharrezko etekina ateratzen ikasi beharko dugu. Hona hemen hainbat gako:
Azken finean, Facebook negozio tresna gisa erabiltzea da gakoa.
Informazio gehiago: Facebook ikastaroa.