2019/11/08

Formen psikologiak teoria eta ikasgai ugari jasotzen ditu, eta hauek, formek sentsazioak helarazten dizkigutela proposatzen dute. Beste elementu batzuekin nahastean, emozioak helarazten dituen mezu argi eta indatrsu bat adierazten dute.

Formaren psikologia Gestalten teoriari dagokiola uste da, biek figura bera eta gizakiak dituen pertzepzio eta interpretazio desberdinak aztertzen baitituzte. Nahiz eta hainbat korronte egon, forma bakoitzak bere esanahia duela edo sentimendu bat gogorarazten duela argi dago.

Gure lanari dagokionez, logotipoak egitean kontutan hartzen dugu zein esanahi eman nahi diogun bezeroak eskatutako markari.

Beraz, formek logotipoetan duten garrantzia ikusiko dugu jarraian:

FORMA LAUKIAREKIN EGONKORTASUNA ADIERAZIKO DUGU

LASAITASUNA ADIERAZI GENEZAKE LERRO HORIZONTALEKIN… EDO EZ.

INDARRA ADIERAZIKO DUGU MARRA BERTIKALEKIN

HARMONIA HELARAZI GENEZAKE BOROBILAREKIN

BOTEREA ADIERAZI GENEZAKE HIRUKIAREKIN

 

ONDORIOA

Logotipo bat egitean, eta adierazi nahi dugunaren arabera, kolorea eta tipografiaz gain forma ere kontutan izan behar dugu.