2016/12/16

60. hamarkadatik aurrerako lehen webguneek testu hutsa zuten, informatiboak ziren. Aurrerago, HTML hizkuntzarekin webgune erakargarriagoak lortu ziren, baina, dena den, estatikoak ziren, edukia irakurtzeko aukera eskaintzen zuten soilik.

2001. urtetik aurrera ordea, hainbat webguneren porrotaren ondorioz, eraldaketa iritsi zen, gerora Web 2.0 deitu dioguna. Webgunea plataforma bezala erabiltzen hasi zen, inteligentzia kolektiboa eta partehartzea bultzatuz. Komunitateak eta tresna berriak agertu ziren, informazioa partekatzeko moduak sortuz eta Web Soziala eratuz, hots, erabiltzailea bilakatu zen informazio iturri nagusia.

Eraldaketa honi esker, web-orrietan eduki semantikoa lortzen ari gara, kalitatezko edukiek benetako garrantzia izanik. Egungo web-orriek multiplataforma izan behar dute eta geroz eta gehiago lainoaren aukerak integratu. Edozein tresna, webgunean egoteaz gain, aplikazio moduan ere eskaini ohi da. Aplikazioen iraultzan gaudela esan daiteke eta.

Baina, zenbat Web 2.0 tresna daude?

Zalantzarik gabe, asko. Hainbat tresna ditugu gure beharretara egokitu daitezkeenak. Hona hemen adibide batzuk:

  • Web geolokalizatzaileak
  • Agendak
  • Edukien sindikazio sistemak (RSS)
  • Google tresnak: Calendar, Drive, Forms, Alerts
  • Lainoa
  • Blogak

Lanaren egunerokotasunean egiten ditugun hainbat eginkizun modu optimoagoan gauzatzeko eta antolatzeko, doako tresnak eskuragarri ditugu sarean.

Honen harira, ikastaro bat prestatu dugu TaPuntun  Web 2.0 tresnak: zure lana optimizatu nahi? deiturikoa.

Datari dagokionez, urtarrilaren 11ean izango da (ordutegia: 09:00-13:00). Arestian aipaturiko puntuak sakontasunez aztertuko ditugu bertan.

GEHIAGO JAKIN NAHI? Ezagutu xehetasun guztiak eta eman izena ikastaroan!