2022/07/01

1985. urtean, gorila maskara jantzita, ekintzaile talde bat elkartu zen New Yorkeko MoMA museoaren atarian. “Momentuko artista garrantzitsuenen” erakusketa zabaldu zen museoan eta ez zegoen emakume bakar bat ere artista moduan.

Artean eta diseinuan emakumeok serio hartzen al gaituzte? Biluztu egin behar ote genuke museoetara sartzeko?

Guerrilla Girls taldeak bazekien gorila maskara anonimo baten atzean ezkutatuta genero oso bat irudikatzeko ahalmena izango zuela, baita beraien burua babesteko ere.

Anonimotasuna zen MoMA aurrean elkartu zen talde honen tresnarik garrantzitsuena:

Anonimoa, beste lan edo esparru pertsonaletako miloika emakume bezala.

Hasieran taldean hainbat artista elkartu baziren ere, ondoren imitatzaileak ere azaldu dira, eta guztiak dira taldearen parte.

Publizitatea, errepresentazio grafikoa, diseinua, arte klasikoa, testua… dira talde honen komunikatzeko eta artea egiteko modua. Umoretik beti, badakitelako umorearen aldarrikapen indar paregabeaz.

Edonor izan gintezke Guerrilla Girl!

https://www.rtve.es/play/videos/metropolis/metropolis-guerrilla-girls/3057518/

www.guerrillagirls.com

Azaleko argazkia: guerrillagirs.com
Iturria: historia-arte.com