2016/11/11

Martxan Elkarlan sariak

Behean azaltzen dizkizuegun bi proiektuak aurrera eramateko garaian, lagungarria izango litzaiguke Elkarlan Sariak irabaztea eta, horretarako, zure bozka beharko genuke.

Beheko loturan sartu eta bertan “Tapuntu Koop Elkarte Txikia (Solicitud 1)” eta “Tapuntu Koop Elkarte Txikia (Solicitud 2)” proiektuak babestea eskatzen dizugu.

[button id=”botoihandia” style=”” color=”black” type=”rounded” size=”large” href=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdVHme1HHyucXSFTfJFZ8yYUS2wNsOLIzLk5Qx5HWI9u-HQAA/viewform?c=0&w=1″ align=”center” target=”_blank”]Elkarlan sarietan bozka eman[/button]

Honezkero jakingo duzunez, egunerokotasunean aurrera eramaten ditugun proiektuetan lan egitea (gure bizitza proiektu hau aurrera eramatea ahalbidetu dutenak, alegia) gutxi balitz, beste mila saltsatan ere aritzen gara.

TaPunturen nortasunaren baitan dago gizartean eragina izatea eta, horretarako, bi egitasmo nagusi dira gure tresnak:

[one_third]
Nortasuna Sarean 2017
[/one_third]
[one_third]

Nortasuna Sarean jardunaldia

Negozioek argi dute sarean egon behar dutela, baina nola? TaPuntu kooperatibak urtero antolatzen duen jardunaldia da “Nortasuna Sarean”

Web-orria ikusi

[/one_third]
[one_third_last]

[/one_third_last]

[one_third]
Puntu Soziala
[/one_third]
[one_third]

Puntu Soziala egitasmoa

TaPuntu kooperatibak sorturiko egitasmo soziala, urtero gizartean eragin positiboa duen proiektu bat saritu eta indartzeko

Web-orria ikusi

[/one_third]
[one_third_las
[/one_third_last]

Bi egitasmo hauek inolako irabazi asmorik gabe antolatzen ditugu, baina badituzte oinarrizko gastu batzuk, TaPuntuk bere gain hartzen dituenak. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak deialdia egin zuen Elkarlan Sarietara erronka sozialekin zerikusia duten proiektuak aurkezteko eta, gure kasuan, bi proiektu hauen zabalkuntza sendotzeko erabiliko genuke saria.

Gogoan izan bozkatzeko epea azaroaren 15ean (asteartea) amaitzen dela. Mila esker, aldez aurretik, zure laguntzagatik eta eskertuko genizuke zabalkuntzan laguntzea.