TaPuntun ia bi urteko ibilbide honetan askotan, gure bezeroengan antzeman dugun komunikazio akats bat jarri nahi dugu gaur mahai gainean. Bezero askoren kasuan errepikakorra den komunikazio akatsa dela konturatu gara eta:
Web-orri, sare sozial, katalogo… berri bat martxan jarri edota dagoeneko daukana berritu nahi badu ere, guregana iristen den momentutik komunitatea kontutan hartu ez dutela nabaritu izan ohi dugu.
Garatu nahi den tresnaren oinarrizko egituragatik galdetu edota edukiak eskatzean, askotan jaso izan ditugun erantzunek agerian uzten dute, erabiltzailea guztiz ahaztu ohi dutela.
Honekin ez dugu esan nahi, enpresaren egitura edota ohiko hizkuntzatik atera eta hau erabiltzailearen errealitatera egokitzea erraza denik, baina bai ordea ezinbestekoa iruditzen zaigula.
Horretarako, hementxe gomendio interesgarri batzuk:
Horretarako, sare sozial eta bilatzaileek eskaintzen dituzten doako estatistika tresna ezberdinak oso erabilgarriak dira. Erabiltzaileen portaerak, gure komunikazio helburu eta estrategien oinarri izan behar direla uste baitugu.