Zeinen zaila den orain dela urtebete ideia huts bat zena, bost paragrafotan laburbiltzea! Agian behekaldeko irudiak zertxobait lagundu dezake honetan. Pentsa dezakezuen bezala, TaPuntu orain dela urtebete ideia bat besterik ez zen, Business Model Canvas horretan irudikatzen saiatu ginena. Horren atzetik izena pentsatzea eta marka egoki batekin irudikatzeko garaia izan zen. Dena den, ez dizuegu gezurrik esan nahi, momentu honetan izen arrarodun paper horrek osatu gabe jarraitzen du eta honezkero, ikusten duzue, burubelarri gabiltza proiektuak sareratzen.
Asko ikasi dugun urtea izan da, abenturaz betea, bidelagun berri asko topatu ditugu eta zalantzei irtenbidea ematen asmatu dugu egunez-egun.
Ez dakigu TaPuntuk bere norabidea aurkitu duela esatea gehiegizkoa den, baina guk esan egingo dugu. Bidean aurrera goaz, bidea norabidearen erdi soil bat besterik ez dela garbi izanda eta nora goazen irudikatuz.
Akatsak pilatuko ditugu, baina baita irribarre eta berri onak ere. Esperientzia dena delakoa izango da, baina gure esperientzia izango da. Eta mereziko du. TaPuntu.