2019/09/20

Egunean zehar ehunka kartel ikusten ditugu begien aurrean, baina erabilitako tipografia Helvetica dela ez gara ohartzen askotan. Diseinatzaile askorentzat ez dago beste aukerarik, dena Helvetica da. Beste disenatzaile askok gorroto dute, leku guztietan erabiltzen den tipografia delako. Esan dezakegu, diseinatzaile askoren begietan Helvetica tipografia Comic Sans tipografiaren kontrakoa dela. Zergatik den tipografia hoberena esan baino lehen izan duen ibilbidean sartuko gara laburki.

Helvetica XX. mendearen erdikaldean diseinatu zuen Max Miedinger disenatzaile suitzarrak Hass Fundazioko Edouard Hoffmann-ek eskatuta. Baina ez zen erabili 60. hamarkadararte. Fama orduan hartu zuen, logotipo, identitate edo kartel berri askotan erabili zelako.

Zergatik bere arrakasta?

Bere puntu indartsuenetako bat bere eskalabilidadea da, eta edozein neurri izanda ere egunerokotasunean oso ulergarria gertatzen da tipografia hau, batez ere izenburuetan.

Makil lehorrak, borobiltasuna, altuera egokia eta apaingarri ezak argitasuna eta irakurgarritasuna ematen diote Helveticari. Gainera, eskaintzen dituen lodiera ugarieri esker edozein testurako egokia den tipografian bilakatzen da.

Ziur nago askotan ikusi dituzuela Helveticarekin egindako logotipoak eta kartelak, hemen adibide batzuk:

Gehiago jakin nahi duenarentzat hemen orain dela urte batzuk egindako dokumentalaren trailerra. Bertan, Helveticaren hainbat diseinatzaileren eritziak jasotzen dira, bai Helveticaren aldekoak, bai kontrakoak.