2019/01/11

PHP programazio lengoaiaren 7.3 bertsioa hemen da. Aurreko abenduaren 6an argitaratu zen, eta pixkanaka zerbitzari guztietara iristen joango da datozen hilabeteetan zehar.

Askorentzat arrotza den gai honek albiste garrantzitsu bat dakar berarekin: zuen webgune eta blogetarako hobekuntza nabarmena ekarriko du, karga abiadura asko azkartuz. Webguneen karga abiadura optimizazio bidez lor daitekeen bezala, gure lengoaiaren bertsioa aldatuta ere, nabarmen hobetu dezakegu orain.

Zenbateko hobekuntza suposatuko du?

Gure lengoaiaren errendimendua neurtzeko, segundoko datu-eskakizun kopuruaren gaitasuna hartzen da kontuan. Geroz eta eskakizun gehiago segundoko, karga azkarragoa izango da, noski. PHP-ko segurtasun mantentzea duten bertsioekin konparatuz (5.6 baina lehenagokoek ez baitute), hau da besteekiko 7.3 bertsioak suposatzen duen batez besteko hobekuntza, portzentualki:

PHP bertsioa Hobekuntza (%)
7.3 vs 5.6 176,29
7.3 vs 7.0 22,49
7.3 vs 7.1 20,01
7.3 vs 7.2 10,48

Ikusten duzuen bezala, hobekuntza nabarmena da, batez ere PHP 5.6 bertsioarekin alderatuz, ia 3 aldiz eskakizun gehiago prozesatzen baititu.

Nola burutu aldaketa?

Zuen zerbitzari hornitzailearekin hitz egin behar duzue horretarako. Eta Plesk panel bat baduzue, baliteke bertan aldaketa burutzeko aukera izatea.

Hori bai, aldaketa ezin da edonola burutu. Lehenik, zuen webguneak PHP bertsio berria jasaten duen jakin beharko duzue. Jada PHP 7 baduzue, seguruenik ez da arazorik izango. Aldiz, PHP 5.6 edo lehenagoko bertsioren bat baduzue, baliteke webgunean aldaketak burutu behar izatea.