Hemen eta han bolo-bolo dabilen gaia da SEO posizionamenduarena. Web garatzaile garenok ongi baina hobeto ezagutzen dugu gai honen garrantzia; baina aditu ez diren pertsona askok ere badute honen berri. TaPunturen bost urteko ibilbidean ez dira gutxi izan webgune bat egiteko gugana hurbildu eta “posizionamendua kontutan hartu nahi dut“, “zer egin behar da webgunea lehen postuan agertzeko” edo “bilatzailean hasierako orrian agertuko den webgune bat egitea nahi dut” bezalako esaldiak esan dizkigutenak.
Ezer baino lehen, posizionamenduaren inguruan hitz egiten dudan bakoitzean esaten dudana esango dizut: SEO posizionamendua ez da matematika hutsa eta ez dago soluzio magikorik. Alegia, ez dago teknika bakar bat ziurtatuko duenik zure webgunea lehen postuetan agertuko dela.
Hori bai, badaude posizionamendu on bat izateko bilatzaileek kontutan hartzen dituzten praktika onak, guk geuk ezarri ditzakegunak.
Zer gertatzen da bilatzaile batean hitz jakin batzuk bilatzen ditugunean?
Bilatzaileek internetera igotzen diren webgune publikoak automatikoki bisitatzen dituzte armiarma baten modura: webgune bakoitzean dauden lotura ezberdinak bisitatzen doaz eta topatzen duten edukia beraien datu baseetan gordetzen dute.
Horrela, guk bilaketa bat egitean bilatzaileek idatzi ditugun hitzekin bat egiten duten webguneak erakusten dizkigute. Zerrenda bat izanik, noski, beharrezkoa da orden jakin batean erakustea eta orden hau bilatzaile bakoitzak erabakitzen du, bere irizpideen arabera. Irizpide hauek ez dira guztiz publikoak izaten eta denboran zehar aldatzen doaz, baina bai ezagutzen ditugu posizionamenduan eragin positiboa duten hainbat faktore.
Badakizu webguneen bisiten %90ak (batez beste) bilatzaileetan duela jatorria?
Zergatik da garrantzitsua SEO posizionamendua?
Ez naiz gehiegi luzatuko honetan, ez baita gaurko gai nagusia. Laburbilduz, webgune bat egiten den bakoitzean helburu bati erantzuteko izaten da: marka berri bat ezagutaraztea, ireki berri den denda fisikora jendea erakartzea, sarrerak online saltzea, gai baten inguruan herritarrak kontzientziatzea, elkarte baterako bazkideak lortzea edo dena delakoa.
Webgunearentzat ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoa da gure publiko objektiboa osatzen duten hartzaile potentzialek hau bisitatzea. Eta posizionamenduak horretarako balio du, webgunea bilatzaileetan ikusgarriago egiteko. Bilatzen ari denak, aurkitzeko.
Zorrotz jarrita, azaldu behar da bilatzaileak ez direla eduki bat ikusgarri egiteko modu bakarra. Garrantzitsua da ere gure edukia zuzenean gure hartzaile potentzialei helaraztea bide ezberdinen bidez: mailingak, sare sozialak, Telegram kanalak, …
Zer egin dezakezu zure webgunearen posizionamendua hobetzeko?
Orain arte aipatutakoekin, beraz, argi geratu da SEO posizionamendua lantzea garrantzitsua dela gure webguneak bere helburuak bete ditzan. Zer egin dezakezu zure webgunearen posizionamendua hobetzeko, ezagutza tekniko handirik izan gabe?
Txertatu hitz gakoak: gure webgunera iristea nahi dugun horrek bilatzailean zein hitz idatziko dituen imajinatu beharko dugu eta gure webgunean horiek txertatu.
Pentsa beti ez gaituztela marka izenagatik aurkitzen. Alegia, tapuntu.eus webgunera heltzeko, batzuek TaPuntu idatziko dute bilatzailean, baina litekeena da beste batzuk beste hitz batzuk ere idaztea: webguneen garapena,diseinu grafikoa, formazioa Gipuzkoan, … Zerrenda bat egin beharko genuke eta hitz horiek webgunean zehar txertatu: bai egituran (menuko elementuetan, izenburuetan, …) eta baita edukian ere.
Ezagutza tekniko pixka bat baduzu, ziurrenik ezagunak egingo zaizkizu maila ezberdinetako izenburuak: h1, h2, h3, … Izenburuei, garrantziaren arabera, etiketa horiek ezarriz gero, ezin hobe.
Orohar, webguneetara irudi bat igotzean honi deskribapen bat jartzeko aukera izaten da (alt deskribapena). Hala bada, idatzi irudia deskribatzen duen esalditxo bat eta, posible bada, hitz gakoren bat ere txertatu tartean.
Sortu kalitatezko edukia, maiztasun jakin batekin:
Aipatu dugun moduan, posizionamenduaren gakoa bilatzaileetan idatzitakoaren eta gure webgunearen edukiaren artean koinzidentziak egotea da. Beraz, zenbat eta eduki gehiago egon webgunean, hitzek bat egiteko (eta, beraz, gu aurkitzeko) aukerak handiagoak izango dira.
Edukiak kalitatezkoa izan beharko luke: gure webgunearen helburuekin zerikusi zuzena izan beharko luke, anitza izan, beste webguneetatik kopiatu gabea, landua, …
Aberastu edukia: posible bada, testuaz gain tartekatu irudiak eta bestelako elementuak: bideoak, aurkezpenak, audioak, …
Hobetu karga abiadura: ezagutza teknikoak izanda gai honetan asko sakondu daiteke; dena den, ezagutzarik gabe badaude egin ditzakegun hainbat gauza ere.
Ezabatu webgunean alperrik dagoen edukia: erabiltzen ez diren irudiak, argitaratu gabeko orrialdeak…
Irudiak egokitu webgunera igo aurretik. Izan ere, gehiegizko tamaina duten irudiek toki asko okupatzen dute eta karga abiadura mantsotu. Horretarako balio duten online tresnak erabil ditzakezu.
Sortu eta lortu loturak:Linkbuilding izena du teknikoki. Nahiz eta oso izen ponpoxoa izan, guk ere egin dezakegun zerbait da.
Sortu loturak beste webguneetara: edukiarekin zerikusia duten beste webguneetara loturak egin (elkarlanak, bezeroak, hornitzaileak, laguntzaileak, …).
Lortu loturak beste webguneetatik: saiatu kontrako norantzan ere loturak lortzen, guri erreferentzia egiten diguten atarietan gure webgunera lotura zuzena txertatzea eskatuz (elkarlanak, bezeroak, hornitzaileak, laguntzaileak, prentsa, …).
Webgunea berria da?
Ez bada berria, aurreko puntuetan azaldutako hobekuntzak egin honezkero webgunean dagoen edukian eta ezarri itzazu aurrera begira eduki berria igotzen den bakoitzean SEO betaurrekoetatik eman behar diren pausoak.
Berria bada, webgunea osatuko duenari eskatu SEO irizpideak kontutan har ditzala. Halaber, eskatu aurrerago webgunea elikatzen duzunean kontutan hartu beharko dituzun SEO praktika onak azaltzea.
Goiko zerrendan aipatutako hauetaz gain, gure webgunean lehenago ere hitz egin izan dugu posizionamendua hobetzeko tekniken inguruan. Agian hauek ere erabilgarriak izango zaizkizu:
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.