2021/06/04

Entzun audio formatuan

Izua, hutsuneari.

Espazioa betetzearen beharra adierazten du kontzeptu honek. Garai desberdinetan erabilitako joera edo arte moeta da, arte helenikoan, barrokoan, rococo garaian… erabili da adibidez. Baita arte islamikoan, induismoan, budismoan etb… ere.

Diote, Aristotelesek zioela, naturak hutsunea betetzearen joera eta izaera duela, edozein likido edo gas-egoerak espazioa betetzeko joera duen moduan. Gaur egun fisikari esker, esan genezake, hutsunea ere partikulaz osatzen dela.

Beraz, ba ote da hutsunerik?

Diseinatzerakoan gutxi erabili ohi dugu joera estetiko hau, ez bada zerbait desberdina egin nahi dugulako, edo ikusleari arreta berezia eskatzeko. Diseinatzean espazioak libre izatea ezinbestekoa baita, objetuen eta hauek lekutzearen arteko oreka mantentze aldera.

Argazkian Keith Haring.

Horror Vacui gaur egungo gaininformazioarekin ere lotu genezake, informazio kopuruak gainezka egiten digun garaian, kritikotasunaren oxijenoa arnasteko espazio txikiena aurkitzea zaila gertatu daitekelarik.

Baina badago itxaropena. Badirudi bete-bete dauden irudi hauek hutsik daudela, konturatu zarete? (bai, begiratu berriro irudiak). Beti gailentzen da hutsunea.

Hutsunea guk bete dezagun sortu ote da? edo “huts une” izateko?