Marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia, ofimatika eta gaitasun pertsonalen inguruko formazioak eskaintzen ditugu TaPuntun.

Talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean honako ezagutzak barneratu nahi badituzu, zatoz!

Ikastaro berriak antolatzean abisatzea nahi duzu?

martxoa 2025

Zaintza espazioa lan esparruan barneratuz

Proiektuetan pertsonok erdigunean gaudela diogunean zer esan nahi dugu? Elkar-ulertzeko ahalegina egin eta gaitasun emozionaletan trebauta gaude langileok? Zaintzaren kontzeptua zabala izanik ere TaPuntun sortu ginenetik ari gara esparru hau lantzen, eta horregatik gure lan egiteko modua ez dugu ulertzen elkar-zaintzarik gabe. Gure esperientzian oinarrituta zaintzaren mundu transbersalean murgilduko gara, lan bizigarrieranzko bidean.

Nola osatu barne komunikazio plan bat: estrategia, teknika eta tresnak

Zure enpresa, erakunde, mugimendu edota elkartearen barneko komunikazioa hobetu nahi duzu? Ikastaro honetan nori, zer eta ze tresnen bidez komunikatu landuko duzu, ikuspegi estrategiko batetik abiatuta. Bazkide, lankide, harpidedun edo taldekideen artean ematen den komunikazioa ordenatzeko balioko dizu.

Lortu komunitatearen interakzioa zure sare sozialetan

Sare sozialetan dugun komunitatearen interakzioak ekarriko digu irismena. Era berean, gure markarekin benetazko loturak sortu nahi baditugu, ezinbestekoa izango da publikoaren interakzioa. Gure komunitatearen interakzioa lortu eta mantentzeko hainbat gako eta baliabide landuko ditugu ikastaro honetan.

Nola zabaldu zure proiektua komunikabideetan

Ikastaro honetan zure proiektu edo elkartearen eta hedabideen arteko komunikazioa erraztu eta elkarlan eraginkorrago baterako gakoak eskainiko dizkizugu. Aldi berean, zure komunikazio helburua betetzeko bideak landuko ditugu.

ekaina 2024

Sortu eta sareratu zure podkasta

Podkast bat sortzeko beharrezkoak izango diren pauso eta baliabideak ikasiko ditugu. Ideiatik hasita produktu finalera iritsiko gara. Podkasta gure publikora gerturatzeko sareratze estrategiarekin bukatuko dugu ikastaroa.

Ikasi sareetan arrakasta duten bideoak egiten

Gaur egun sare sozialetan arrakasta eta oihartzun gehien duten bideoak aztertu eta sortzen ikasiko dugu. Bideoen joerak, teknika berritzaileak eta bideo biralen ezaugarriak ikusiko ditugu. Era berean, bideo horiek sortu ahal izateko teknikak ikasiko ditugu.

Diseinuak egiteko Canva tresna baliatzen hasi

Ikastaro honi esker Canva tresna ezagutu eta berarekin praktikatu ahal izango duzu. Doako tresna honekin edozein euskarri eta eduki digital nahiz fisiko diseinatu eta sortu ahal izango dituzu. Era berean, zure iruditeriarekin txantiloiak sortzen erakutsiko dizugu.

Mugikorrarekin argazkiak egiten ikasi

Zure mugikorrarekin egiten dituzun argazkiei etekin handiagoa atera nahi badiezu, hau da zure ikastaroa. Ikasi mugikorraren kamerari ahalik eta funtzionalitate handiena ateratzen. Lortu argazki profesionalagoak zure sakelekoarekin. Argazkiak ateratzeaz gain, edizioarekin argazkiak hobetzen ikasiko duzu.