Irakasle eta hezitzaileentzako tresna digitalak

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Sare sozialen estrategietan lanean
  • Komunikazioan aritua
  • Joera berrien bilatzailea

Hezitzaileak

Irakasleak ikasleekin lan egiteko orduan online tresna asko ditugu gaur egun sarean erabilgarri. Hezitzaileentzat interesgarrienak izan daitekezkeen tresnak azaldu eta aipatuko ditugu. Tresna digital hauen erabilera eta praktika.

Ikasgai-zerrenda

  1. Irakasleentzat tresna digitalak.
  2. Ikasleen parte hartzerako tresnak.
  3. Ikasgaiak errepasatzeko tresna digitalak.
  4. Kasu praktikoak.

Ikastaroaren datuak

Eguna:2021ko apirilak 15 (osteguna)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.