Egunerokotasunean aurrera eraman beharreko eginkizunak era antolatuan eta eraginkortasunez kudeatzeko gaitasuna lortzeko lagungarria izango zaizun Trello tresna ezagutu ahal izango duzu ikastaro honi esker.
Eguna:2021ko apirilak 13 (asteartea)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€
Online ikastaroak:
Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.
Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.
Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.