Zure denbora eraginkortasunez antolatzeko gakoak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Denbora eraginkortasunez kudeatu

Bai eremu pertsonalean zein profesionalean aurrera eraman beharreko eginkizunetan denbora eraginkortasunez erabiltzea oso baliagarria izango zaigu beti. Hori lortzeko, hain barneratuak ditugun denbora lapurrak zeintzuk diren identifikatu, hauei aurre egiteko gakoak ikasi eta kudeaketa tresna berri bat praktikan jartzeko parada izango duzu ikastaro honi esker.

Ikasgai-zerrenda

  • Ohikoak diren denbora lapurren inguruko hausnarketa
  • Denbora lapur hauei aurre egiteko gakoak
  • Kanban metodologian oinarrituriko Trello tresnaren azalpena
  • Ariketa praktikoa

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko apirilak 23 (osteguna)
Ordutegia:9:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.